SUPER AMARA Bera Berako Nekane Teres jokalariri Bilboko Intermutual Ospitalean eskuin belauneko barne meniskoan zuen haustura josi diote hiru puntu emanez.
Nafar piboteak ezin izan du belauna hiru astetan lurrean jarri eta hortik aurrera errekuperazio prozesuari hasiera emango dio. Bi hilabete barru, Teres pistan izango da antza.