SUPER AMARA Bera Berako sei jokalari deitu dituzte Japonen azaroaren 30etik abenduaren 15era arte ospatuko den Mundialerako: Castellanos, Arderius eta Cesáreo Espainiarekin; Cardoso eta Arruda, Brasilekin eta Pizzo, Argentinarekin, Donostiako klubak inoiz bidali duen kopuru altuean.
Argentina izan zen deialdia ezagutarazi zuen aurreneko selekzioa, non Manuela Pizzoz gain, Bera Berako Antonella Mena eta Elke Karsten jokalari ohiak daude. Azaroaren 30ean Japonen aurka egingo du Kumamoto debuta Argentinak, ostean Errusia, Txina, Suedia eta Kongo aurkari izango dituena.
Bestetik, Yatsushiron, Espainiak Errumaniarekin estrenaldia egingo du abenduaren 1ean eta ostean Hungaria, Senegal, Kazakhstan eta Montenegroko selezkioekin arituko da. Alemania, aldiz, Brasileko aurreneko aurkaria izango da Yamagan eta bere multzoan ere Frantzia, Korea, Danimarka eta Australia dira.
Hiru selekzioen helburua da multzoko hiru onenen artean kokatzea Main Round delakoa jokatu ahal izateko. Carlos Viver hautatzaileak berriz zortzi onenen artean kokatu nahi du Espainia 2020 martxoan Joku Olinpikoen atarikoa jokatu ahal izateko.