SUPER AMARA Bera Bera líder joango da Guerreras Iberdrola ligako etenaldira azken unean Pizzok sartutako golari esker KH7 BM Granollers gaindituta, berriro ere magikoa izan den azken minutuan.
Pasaden ostiralean Sara Gilek azken segunduan puntu bat urratu bazuen ere Elcheren aurka, gaur Manuela Pizzok kontraerasoa gauzatu du hiru segunduen faltan. Sinistezina. Izan ere, Imanol Álvarezek hutsartea eskatu duelako 50 segundu falta zirela eta 29-28 atzetik markagailuan. Maitane Etxeberriak gola egin du hegaletik lan bikaina egin duen Wiggins atezaina gaindituta eta Cuestak partida gelditu du 23 segundu falta zirela. Arrojeria aurreratu da Guarieiro oztopatzeko baina Torrásek sei metroetan ikusi du brasildarra, postera bidali duena baloia, Ona Veguék aukera izan du garaipena etxeratzeko baina Arruda agertu da jaurtiketa urruntzeko. Etxeberriak jaso du baloia, Arrojeriak Menéndez ikusi du eta honek Pizzo, eskuin hegakari gisa. Argentinarrak gola sartzen asmatu du bi puntuak Donostiaruntz eramateko.
Partida liluragarria izan da, hasieratik, markagailuan batak ala bestea nagusi, intentsitatea eta kalitatea, abiadura gustoko duten bi taldeak aurrez aurre, alegia.
SUPER AMARA Bera Bera ondo sartu da lehiara markagailuan nagusi baina segituan Wiggins atezainarekin topo egin du sei metroetan. KH7 BM Granollers mantendu du partidan, erasoan Gassama pibotearekin lotura gauzatu duten artea. Ondorioz, atsedenaldian pare (13-13).
Bigarren zati hasiera itxaropena ekarri du donostiarrentzat, izan ere Etxeberria, Fernandes eta Gilek bi goleko aldea lortu dituzte baina kataluniarrak ez du asmatu kontraeraso batean, Wiggins atezainak 14-17 ekiditu du eta Guarieiro gola egin du. SUPER AMARA Bera Bera bi jokali galdu ditu jarraian –Cesáreoren bigarrena-, kataluniarrek aprobetxatu dutena Guarieiro eta Capdevila jokalariekin. Arrojeriak berdindu du lehia (17-17) baina Granollers ondo ikusi du Gassama sei metroetan, gola edo penalti lortzen zituena. Halere, gola jaso ostean gola segituan egiteko gaitasuna izan dute gipuzkoarrek eta Boadak hartu du ardura joku geldoan ondoren, partida berdintzeko. Cesáreok aurreratu du SUPER AMARA hiru minutu falta zirela baina KH7 BM Granollers aurretik iritsi da azken minutura, gipuzkoarrentzat magikoa izan dena.
Ondorioz, garaipen handia etenaldira iritsi aurretik, Japoneko Mundiala dela kausa. SUPER AMARA Bera Bera lidergoa da eta bigarrena hiru puntura du, Liberbank Gijón taldeak Telden Rocasarekin galdu ostean.
Ficha: KH7 BM Granollers 29, SUPER AMARA Bera Bera 30
KH7 BM Granollers 29 (13+16): Wiggins, Vegué (3), Guarieiro (7), Torras (2), Gassama (9), Sarandeva (1) eta Monteiro (1) –hasierako zazpikoa- Lepere (2), Ben Chayhab, Vila, Prelchi, Romero, Capdevila (4) eta Mera (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 30 (13+17): Arruda, Etxeberria (4), Arderius (2), Cesáreo (3), Menéndez (3), Boada (2) eta Gil (6) –hasierako zazpikoa- Cardoso (2), Arrojeria (3), Pizzo (4, 3p), Fernandes (1) , Momblona, Moreno y Castellanos (p.s.). Deialdian: A. Etxeberria eta O’Mullony
Epaileak: Roland Sánchez eta Enric Escoda (kataluniarrak)
Kanporatuak: Guarieiro, Ben Chayhab eta Wiggins KH7 BM Granollersetik eta Cesáreo (2), Menéndez eta Boada SUPER AMARAtik
Partzialak: 1-2, 4-4, 6-7, 9-9, 11-12, 13-13 –atsedenaldian- 15-16, 17-18, 20-19, 23-22, 26-27 eta 29-30