Pablo Perea, Espainiako jubenil mailako hautatzaile berriak Lacturale Bera Berako euskal ligako atezain Ainhoa Larrañaga deitu du konzentrazioara eta Norvegian azaroaren 22tik 24ra bitartean ospatuko den Scandiberico txapelketan parte hartzeko.
17 urteko zumaiarrarentzat aurreneko aldia izango da jubenil mailako selekzioarekin. Deboraldi honetan Imanol Álvarezek lau aldiz deitu du Larrañaga: Alcobendasen, O Porriñon eta Corona Brasov taldearen aurkako kanporaketan, penalti batean debuta egin zuelarik.
Larrañagarekin batera María Zaldua pibote zarauztarra ere zerrendan dago, jubenil mailako selekzioarekin 12 partida jokatu dituena. Gipuzkoarrak azaroaren 17an Madrilera abiatuko dira eta ondoren Sierra Nevadan burutuko dituzte entrenaldiak. Azaroaren 21ean Hønefoss hirira abiatuko dira, 22an Norvegiarekin egingo dute debuta (19etan), larunbatean (13etan) Suedia izango da aurkaria eta igandean (10etan), Portugal.