SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarezek ezin izan du komunikabideen aurrean egon eta bere ordez Álex Nogués eseri da, “KH7 BM Granollers taldeekiko errespetua somatzen” duena plantillan. Partida 20,30etan hasiko da Palaun, Enric Escoda eta Roland Sánchez epaile kataluniarrek zuzenduko dute lehia Vallès Oriental Televisión jarraituko duguna.
Guerreras Iberdrola Ligako zazpigarren jardunaldiaren “garrantzia” ez du ukatzen Noguések, “etenaldira iritsi aurretik azkena delako” eta asteazkenean hiru norgehiagoka dituelako: Rocasa vs Liberbank Gijón eta Mecalia Atlético Guardés vs Zubileta Evolution Zuazo ere bai, “bi puntu baino gehiago izango direlakoan”. Europako partidak dela eta, Granollers eta Guardés Challenge Cupen eta Rocasak, EHFn jokatuko dutelako aurreratuko da jardunaldia.
SUPER AMARA Bera Berak “positibotzat” jotzen du ostiralean Elcheren aurkako lortutako puntua, are hobeagoa izango dena Granollerseko Palaun garaipena lortuz gero. Alex Noguések adierazi du kataluniarrak “talde gogorra da, emaitza irregularrak lortu arren, Guarieiro eta Ona Vegué golegile nagusi gisa, zuzendari ona duena eta Kaba Gassamak beti mina egiten digun pibotea”. Bere ustez, KH7 BM Granollers “ondo entrenatuta dago, taktikoki onak dira eta defentsak aldatzeko ez dute arazorik”.
SUPER AMARA Bera Beraren inguruan, Noguések onartu du “Terésen hutsunea betetzen saiatzen ari gara” eta taldea iazko porrota mendekatzeko irrikan dagoen galdetuta, Errenteriako entrenatzaileak adierazi du “aurkariari errespetuz begiratzen diogu, partida zaila izango dela jakin badakigu eta iazko porrota baino ostiraleko partidaren ordaina hartzeko gogoa ikusten dut”.
SUPER AMARA Bera Berak azken deialdia aurkeztuko du Granollersen, Fernandesen zalantzarekin, astelehenean ez zuelako entrenaldia erabat osatu. Taldea Autocares Davidekin goizeko 10,30etan abiatuko da Donostiatik.