SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari deitu ditu Carlos Viverrek ‘Objetivo 2012’ delakoaren konzentrazioa, Iscar hirian burutuko dena azaroaren 12tik 17ra bitartean. Bertan ere izango da Imanol Álvarez hautatzaileari laguntzeko.
Maitane Etxeberria, Silvia Arderius, Merche Castellanos eta Elisabet Cesáreo dira. SUPER AMARA Bera Bera udazkeneko etenaldira iritsiko da asteazkenean Granollersen, kataluniarrek Challenge Cupeko kanporaketari helduko diotelako igandetik aurrera Minsk taldearen aurka. Guerreras Iberdrola liga abenduaren 21era arte geldituko da Japoneko Mundiala prestatze aldera, azaroaren 30etik abenduaren 15era arte ospatuko dena.
Hortaz, SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari horiek berriro izango dira konzentrazioan. José Ignacio Prades eta Robert Cuesta Mecalia Atlético Guardés eta KH7 BM Granollersekin Challenge Cupeko kanporaketetan direnez, Imanol Álvarez –junior mailako hautatzailea ere dena- izango da Carlos Viverren laguntzailea Valladoliden.