Gol bat aurretik, baloi jabetzarekin, 25 segundu falta zirela, Elcheko entrenatzaile Joaquín Rocamorak hutsartea eskatu du. SUPER AMARA Bera Berak banakako presioa egin du eta Gutiérrezek urratsak egin ditu. Arrudak Gil ikusi du eta kataluniarrak ez du bitan pentsatu, gola sartzezko. Epaileek delegatuarekin hitz egin ondoren ontzat eman dute (25-25).
Partida amaiera itzela izan da, SUPER AMARA Bera Berak partidarik galdu gabe jarraitzen du lidergoan baina era berean norgehiagokak agerian uzten du erritmoa jaistekotan edozein taldeak mina egiteko gaitasuna duela.
Gascan hiru laurdenak beteta, SUPER AMARA Bera Berak hasiera bikaina eman dio lehiari, Pizzo eta Cesáreo erdian, Hernándezen jaurtiketak oztopatzen, kontraerasora baliatuz. Argentinarrak, Menéndez birritan eta Etxeberriak tartea ireki dute (6’: 4-1). SUPER AMARA Bera Berak asmatzen jarraitzen zuen joku geldoan ere bai, Gil eta Fernandes jokalariekin. Menéndezen ordez erasoan Boada sartu da eta Pizzoren ordez, Fernandes. Baina Elche, Gutiérrez eta Susi Sánchez atepean, donostiarren defentsa gainditzen hasi da.
17. minutuan 11-5, aldaketak ez diote mesederik egin taldeari –Momblonak debutatu du 19 urtekin. Partidak joan etorri batean bihurtu da elxetarren mesederako, Sánchez atepean geldiketak egin dituelako eta Martínez, Gutiérrez eta Gonzálezek asmatu dute bestean. Aitaren batean, Elche partidan sartu da eta atsedenaldian (13-13).
Bigarren zati hasieeran aurretik ere jarri da, baina, SUPER AMARA Bera Berak ondo erreakzionatu du Arruda atepean. Cesáreok berdindu du eta gipuzkoarrak sei metroetara iritsi dira Boada eta Arrojeriarekin, Pizzo penaltiak gauzatuz.
Korrika egin duenean, SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du Gil eta Arrojeriarekin (43’: 20-17) eta, horrez gain, Arrudak ia 40 metrotatik gola sartu du (21-17). Baina ezin markagailuari eutsi, Martínez, Gutiérrez, Hernández eta Arcos ondo mugitu dute baloia, defentsa aurreratu dute donostiarrek eta Elchek berriro berdindu du partida (47’: 21-21).
Pizzok penaltiz sartu zuen (23-22), baina hurrengoa postera bidali zuen, Gutiérrez eta Arcos jokalariek aurretik jarri dute Elche Cardosok berdindu duen arte zazpi metrotatik. Zhukovak 24-25 jarri du, Arrojeriari falta erasoan adierazi diote baina Gilek berdinketa jarri du.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 25, Elche 25
SUPER AMARA Bera Bera 25 (13+12): Castellanos, Etxeberria (2), Arrojeria (2), Pizzo (6), Cesáreo (1), Menéndez (3) eta Gil (2) –hasierako zazpikoa- Fernandez (1), Boada (2), Cardoso (4), Arderius (1), Momblona, A. Etxeberria, Moreno eta Arruda (1, o.a.). Deialdian: O’Mullony
Elche 25 (13+12): Morales, González (2), Flores, Martínez (7), Tchaptchet, Hernández (4) y Gutiérrez (5) -hasierako zazpikoa - Zhukova (1), Méndez (1), Arcos (4), Fernández-Agustí, Gascó (1) y Sánchez (o.a.)
Epaileak: Hoz eta Riloba (kantabriarrak)
Kanporatuak: Pizzo, Boada eta Cesáreo SUPER AMARAtik eta Gutiérrez (2), Flores eta Tchaptchet Elchetik.
Partzialak: 2-1, 5-2, 8-4, 11-6, 13-9, 13-13 –atsedenaldia- 15-14, 16-17, 21-18, 22-22, 23-22 eta 25-25
Gertaerak: Begisare elkartearen aldeko argazkia egin dute bi taldeek partida atarian