Kopako aurreneko kanporaketa dela eta, larunbatean jokatu zena, ondo hartutako atsedena izan zuten asteburuan jokalariek, halere, astelehenetik SUPER AMARA Bera Bera Elcheren aurkako partidari nola heldu pentsatzen ari da, Gascan ostiralean jokatuko dena (20etan TDP).
Nekane Terés baja izango da, datorren astean barne meniskoan duen haustura konpontzeko ebakuntza egingo diote. Imanol Álvarezentzat buruhaustea da “batez ere defentsan, nahiz eta erasoan ere asko jokatu duen, posizi horretan ez ditugu jokalari espezifikoak”. Halere, “aukera bat” ikusten du “orain arte gutxiago parte hartu dutenentzat, orain lan egin beharko duena”. Lehen taldearekin Leire Momblona entrenatzen ari da, 19 urteko pasaitarra, Euskal ligako senior taldean aritzen dena eta deialdian sartuko dena.
Alta jaso berri duen María O’Mullony jokalariaren inguruan galdetuta, entrenaldietan normaltasun osoz aritu dena, deialdian ere sartuko dute baina SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak uste du debuta egiteko “oraindik garaiz da”.
Atseden egun ostean, Imanol Álvarezek “ondo” ikusten du taldea, “gogotsu eta bolada honi jarraipena eman nahian”, jakinda “saialkapeneko azken lau taldeekin jokatu dugula”. Horregatik entrenatzaileak ikusten du “Elche eta Granollersen aurka (azaroaren 6an) lehiateko irrikan gaude ea zer nolako maila ematen dugun ikusteko”.
Elchek beti zailtasunak jartzen ditu “talde ona delako”. “Talde leun aurpegia jartzen dute baina zazpikoa ikusita internazionalez josita dago” azaldu du. “Iaz han irabazi ziguten –gogorarazi du- eta partidak ondo prestatzen dituen entrenatzaile dute”. Guerrera Iberdrola ligako golegile nagusi Jennifer Gutiérrez kontrolatzeko planik ba ote duen galdetuta (partidako 9,5 gol), Imanol Álvarezek onartu du “oso zaila” dela “posizio ezberdinetan jokatzeko gaitasuna duelako”. Halere, “arreta gehiegi jartzen badiogu Ana Martínez, Laura Hernández, Paula Arcos edo Ana González bezalako jokalariek ere aprobetxatzeko aukera izango lituezkete”. Hortaz, “gure defentsak egingo duen lanarekin konfidantza dugu, geroz eta hobeto ari garelako” aipatu du.
Argazkia: Balonmano Tenerife