Nekane Teres jokalariari eskuin belaunean egindako erresonantziak barne meniskoan haustura duela adierazi du, ondorioz nafarrari ebakuntza egin beharko diote eta sei eta zortzi astez inguru pistatik kanpo egongo da.
Hortaz, Terés baja izango da Elcheren aurka ostiralean, azaroak 1, (Gascan 20etan) eta KH7 BM Granollersen aurka (azaroak 6). Hortik aurrera ligak etenaldia izango du Japoneko Mundiala prestatzeko eta SUPER AMARA Bera Berak abenduaren 21ean itzuliko da lehiaketara Bidebietan Aula Alimentos de Valladolid taldea hartuz, hurrengo jardunaldian Kanarietan Rocasa aurkari izango duelarik (abenduaren 27an).