María Prieto O’Mullony jokalariak alta jaso berri du, ondorioz, gaurtik aurrera SUPER AMARA Bera Berako taldekideekin normaltasun osoz entrenatuko da.
Zazpi hilabetez iraundu du errekuperazioa, martxoan Espainiako B selekzioarekin Baltic Handball Cup delakoan lesio larria jasan izan zuenetik. O’Mullonyk lotailu gurutzatua hautsi zuen eta kanpoko meniskoaren barruko adarra. Madrilgo Clinica Cemtron operatu ostean Zamorako jokalariak esfortzu handia egin behar izan du belauna erabat sendatze aldera. Orain, berriz, alta iritsi zaio.
Azken asteetan O’Mullony taldekideekin batera entrenatu da baina peto bat jarrita, kontaktua saihesteko. Gaur arratsaldean bat gehiago izango da Bidebietan eta entrenatzaileek erabakiko dute deialdian noiz sartuko duten eta ostean minutuak eman, konfidantza berreskuratze aldera.
Zoritxarrez, SUPER AMARA Bera Berak azaroan bi partida besterik ez ditu: ostiralean Gascan 20etan, non besteak beste, Martínez, Jennifer Gutiérrez eta Laura Hernández jokalarien Elche hartuko duen eta azaroaren 6an Granollersera egingo du bidaia. Geroz eta egun gutxiago falta dira pistan 20. zenbakia ikusteko.
Terési erresonantzia egingo diote
Nekane Terés baja izan zen Tenerifen –iazko denboraldiak 42 partidak jokatu ditu- belauna blokeatuta zuelako. Bihar erresonantzia egingo diote pibote nafarrari lesioa argitze aldera.