SUPER AMARA Bera Berak gaur gauean kontraerasora nola irten behar den eraskustaldia eman du Balonmano Salud Tenerife (23-40, atsedenaldia 11-20) aise gainditzeko, lehenengo zati erdialdera arteb baino ez duena eutsi, gipuzkoarrek 0-9 partzialarekin partida apurtu duten arte.
Nekane Terés pibotearen bajarekin, Imanol Álvarezek defentsa erdian Cesáreo eta Pizzo kokatu ditu, Etxeberria eta Menéndez ondoan eta Boada eta Gil hegaletan. Hau da, ez du ezer gorde entrenatzaileak Tenerifeko leheneno lerroak jokalari onak dituelako, Cioca eta Chelaru errumaniarrak eta Vizuete kataluniarra, oraindik puntu bakarra izan arren.
Norgehiagoka eraso joko nagusi hasi da, alde batean eta bestean. Balonmano Salud aurretik jarri da (6’: 6-3) eta orduan gipuzkoarren defentsak estutu du. Castellanosek geldiketak egiteaz gain, Sara Gil ondo ikusi du kontraerasoan eta kataluniarrak lau gol egin ditu horrela lehenengo zatian. Ondorioz 8-8 berdinketatik, SUPER AMARA Bera Beraren partziala 1-11 izan da, kontraerasoan eta joku geldoan sartutako golei esker eta Bolicic pibotearekin lotura galeraziz.
Maitane Etxeberriak eraginkor hegaletik, Menéndez kontraerasoan eta ostean Boadak zazpi metroetarik hartu du lekukoa eta Cardosok ere bai. Atsedenaldia, partida erabakita (11-20).
Bigarren zatiak partida hasiera gogorazi du. Boadak lau gol egin ditu eta Imanol Álvarezek Cesáreo defentsan kendu du Ainhoa Etxeberria zeregin horretan kokatuz.
Arrojeriak eta Fernandesek asmatu dute eta Renata Arrudak 15 minutu onak izan ditu. Partida ondarrean Pizzo eta Mireno Morenoren golak iritsi dira.
Hortaz, Ligan bosgarren garaipena, asteburua atseden hartzeko Kopako aurreneko kanporaketa dela eta. Azaroaren 1ean, ostirala 20etan, Guerreras Iberdrola Ligako seigarren jardunadia Gascan: SUPER AMARA Bera Bera vs Elche.
Fitxa: Balonmano Salud Tenerife 23, SUPER AMARA Bera Bera 40
Balonmano Salud Tenerife 23 (11+12): Sánchez, Márquez (2(, Cioca (3), Chelaru (4), Bolicic (1), Vizuete (2), Szopinska, Miranda, Kofler (4), Rein (1), Calzado, Rojas (2), Alma Jaen (1), Noriega (3)
SUPER AMARA Bera Bera 40 (20+20): Castellanos, Etxeberria (4), Boada (7, 3p), Cesáreo (4), Arderius, Pizzo (1) eta Gil (7) –hasierako zazpikoa- Menéndez (5), Cardoso (5, 1p), Fernandes (3), Arrojeria (2), Moreno (2), Ainhoa Etxeberria eta Arruda (o.a.)
Epaileak: Raúl Escoda eta Oriol Álvarez (kataluiarrak)
Kanporatuak: Rein, Vizuete eta Cioca Salud Tenerifetik eta Pizzo, Menéndez, Imanol Álvarez eta Fernandes SUPER AMARAtik
Partzialak: 3-3, 7-8, 9-11, 9-15, 9-19, 11-20 –atsedenaldia- 14-24, 17-29, 19-30, 21-24, 22-36 eta 23-40