SUPER AMARA Bera Bera Tenerifen itzuliko da bihar asteazkena (20etan irletan) Guerreras Iberdrola Ligara, bosgarren jardunaldian Balonmano Salud bisitatuz, igo berri den taldea mailara egokitzen ari dena baina gipuzkoarrek lidergoa berretsi nahi dute.
Donostiarrek azken orduko baja izango dute, izan ere, Nekane Terések eskuin belauna blokeatuta du, ondorioz, ezin izango du bihar goizean Loiun hegazkina hartu. Hortaz, Imanol Álvarezek 14 jokalari eramango ditu, Gipuzkoan geldituko delako ere bai Ainhoa Larrañaga atezain jubenila. SUPER AMARA Bera Berak jakin badaki egungo ligaren zailtasuna eta Europako lehiaketak ematen duen lehiatzeko grinari jarraipena eman nahi dio, bosgarren garaipena eskuratu eta Rocasa eta Liberbank Gijón taldeekiko bi puntuko aldea mantendu. Partida Tenerifeko Quico Cabrera kiroldegian jokatuko da Raúl Escoda eta Oriol Álvarez epaile kataluniarrek zuzenduko dutena.
Igo berri den talde bakarra eta lau jardunaldietan puntu bat baino ez izan arren –Telden eta Málagan jokatu du-, Balonmano Salud taldeak plantilla berritu du eta baliabideak ditu, lehenengo lerroan batez ere, non Chelaru eta Cioca errumaniarrek zuzentzen duten taldea iazko golegile nagusiena laguna, Judith Vizuete kataluniarra, alegia. Kofler austriarrak errotazioan sartzen da eta Miranda, defentsan. Horrez gain, Bolicic serbiarra finkoa da pibotean. Hegaletan, Márquez eta Szopinska hasteko eta Calzado eta Rein, ostean. Atepean, Irene Sánchez eta Medvedova esloveniarra.
Jardunaldiak igaro ahala Tenerifeko taldeak lehiaketara moldatzen ari da. Etxean puntu bat lortu zuten Conservas Orbe BM Porriñoren aurka eta Málaga beste bat lortzeko zorian izan ziren.
Bestetik, Europako lehiaketatik kanpo gelditu ostean, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara ahalik eta ondoen itzultzea nahi du. Tenerifen jokatuko duen bigarren partida izango da, izan ere, 2007ko martxoan Quintercon Perdoma Orotava taldea izan zuen aurrean, 26-30 irabazi zuena, Matxalen Ziarsoloren hamar golei esker.