Bigarren zatiko 3. minutua aurrera zihoan, Maitane Etxeberria kontraerasora irten zen eta baloi loratua jarri zion Corona Brasoveko Tymoshenkova ukrainikako atezainari. Gipuzkoarrak 16-19 jarri zuen markagailuan SUPER AMARA Bera Berak partida irabazteko asmoa areagotuz. , Etxeberriaren aurreneko gola izan zen eta taldearena 3.000 Europan.
1993an debutatu zuen Bidebietako taldeak Europan, orduz geroztik guipuzkoarrek 112 partida jokatu dituzte lau lehiaketetan: City Cup (10), Cup Winners’ Cup (34), Champions League (12) eta EHF Cup (56). Horietatik, 60 irabazi dituzte, zortzi berdindi eta 44, galdu. Europan 2013an Txapeldunen ligako multzoen fasean debutatu zuen Maitane Etxeberriak, 63 gol daramazki.
Lau gipuzkoar EHFn
SUPER AMARA Bera Berak EHF Cup 2019-20an egindako partaidetzak lau debutari gipuzkoar utzi ditu eta hiru oraindik ez dira Ligan aritu. LK Zug suizarren aurka Ainhoa Etxeberria –ligan Zubileta Evolution Zuazoren aurka egin zuen debuta-, eta bigarren taldeko Evelyn Briones eta June Ruiz de Gauna eta Errumanian Ainhoa Larrañaga, jubenil mailako atezaina. Zumaiako Pulpotik etorrita Alcobendasen eta O Porriñon ere osatu zuen deialdia baina Brasoven baino ez da irten Ticur jokalariak jaurtitutako penaltia gelditzeko.
Gipuzkoarraz gain, EHF Cupean ere debuta egin dute Elisabet Cesáreo, Mirene Moreno, Mariane Fernandes eta Emma Boada –honek Challengen egin zuen Alcobendas eta Rincón Fertilidadekin-.