SUPER AMARA Bera Berak partida irabazi dio Corona Brasov taldeari (33-32), buruzaletasun handikoa, baina ez du aukerarik izan Errumaniarrek zekarren abantaila uxatzeko, ondorioz EHF Cupeko QR2an kanporatuta gelditu da guztira (63-67) galdu ostean.
Talde gipuzkoarrak jakin bazekien erronka zaila dela baina posible ikusten zuen defentsako lanak etekinak emanez gero. Zortzi partidetan zazpi garaipen ditu Corona Brasoven Errumaniako liga indartsuan eta, jakina, ez zituen gauzak errezak jarriko. Halere partida hasiera itxaropenerako izpiak utzi ditu, markagailuan beti aurretik, lehenengo lerroa oso sartuta: Fernandes, Boada eta Arderiusekin.
SUPER AMARA Bera Berak 5-1 defentsa planteatu du Sara Gil aurrean jarrita eta Laslo zentralarekin adi. Corona Brasovek Tircarekin –min handia emann du albokoak- asmatu du baina lehen zati erdin Ferrnandes, Boada eta Cesáreok 12-9 jarri dute, Bazaliuk murriztu duena. Pizzok tartea ireki du berriro (22’: 13-11) baina orduan gipuzkoarrak partidatik atera dira 1-7 partziala jaso, Gomes Barbosa piboteak hiru gol egin ditu eta Pavicevic bi kontraerasoan. Atsedenaldian, 14-18.
Erronka are zailago zuen baina SUPER AMARA Bera Berak presionatzen jarraitu du, defentsa irekian eta sei metrotara aukerekin iritsiz. Halere, Corona Brasovek, eraginkor jaurtiketetan tartea kudeatzen jakin izan du, gipuzkoarren arnasa somatu arren. Partida irabaztea zen asmoa, adorez beterik abiatu da horren bila Cardoso gidari.
Renata Arrudak debuta egin du denboraldi honetan, Terés, Pizzo eta Boada jokalarien golekin gerturatu dute SUPER AMARA. Cardosok birritan berdindu du lehia eta Boadak egin du garaipenaren gola, kanporaketa gainditzeko nahikoa ez dena izan baina Europan 60. garaipena eskuratu dute donostiarrek.
Hortaz, saiatu arren, SUPER AMARA Bera Bera EHF Cupetik kanpo gelditu da, aurkari indartsu baten aurrean. Orain indarrak berreskuratu eta bihartik aurrera Guerreras Iberdrola Ligako bertan behera gelditu zen partidan pentsatzea, asteazkenean izango dena Tenerifen.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 33, CSM Corona Brasov 32
SUPER AMARA Bera Bera 33 (14+19): Castellanos, Etxeberria (1), Arderius (4), Terés (2), Boada (6), Fernandes (3) eta Gil (2) –hasierako zazpika- Menéndez, Cardoso (10, 5p), Arrojeria (2), Cesáreo (1), Pizzo (2), Moreno, A. Etxeberria eta Arruda (o.a.). Deialdian: Larrañaga (o.a.)
CSM Corona Brasov 32 (18+14): Tymoshenkova, Pavicevic (2), Bucur, Laslo (3), Bazaliu (5), Tirca (9, 2p), Neagu (5), - hasierako zazpikoa- Ciuciulete (2), Gomes Barbosa (3), Lopataru, Buceschi (3), Patuleanu, Nolevska, Gogirla, Hosu (o.a.) eta Popescu (o.a.)
Epaileak: Malgorzata Lidacka eta Urszula Lesiak (Polonia)
EHFko Delegatua: Matthew Malmo (Malta)
Kanporatuak: Menéndez eta Cardoso SUPER AMARAtik eta Tirca, Bucur (2), Pavicevic, Ciucilete (2) eta Gomes Barbosa Corona Brasovetik
Partzialak: 3-2, 7-5, 8-7, 12-10, 13-13, 14-18 –atsedenaldian- 17-21, 20-22, 25-26, 26-29, 30-31 eta 33-32