SUPER AMARA Bera Bera líder da Guerreras Iberdrola ligan baina ez dago inor Bidebietan horri begira dagoenik begirada guztiak biharko erronkan direlako, Gascan 17etan non EHF Cupeko kanporaketan Errumaniako Corona Brasov taldeari bost gol iraultze aldera.
Imanol Álvarez entrenatzaileak aurretik “gai garela sinistu behar dugu” ohartarazi du. “60 minutuak luzeak izatea saiatu behar dugu, gure bertsiorik onena atera eta zalegoen babesa sentitu” azaldu du. Izan ere, garbi du “Corona Brasovek ez digu gauzak errazak jarriko”. Horregatik bere taldeari “hasieratik partidan sartuta egotea” eskatzen dio “kanporaketa iraultzeko aukerak ditugula Brasov bertatik etorri ginen”.
Imanol Álvarezek uste du “badakigu zer egin behar dugun tartea irekitzeko”. “Zati bakoitzaren hasieran oso sartuta egon behar dugu, defentsari etekin gehiago atera behar diogu kontraerasoak sortzeko eta markagailuan aurretik egonez gero, gertuago egongo da”. “Korrika egin eta defendatu, partida on bat jokatu eta jendea gozararazi” da gakoa.
Horregatik, zalegoaren babesa eskatzen du “egun historikoa izan daiteke, gozatzeko aukera bat, esperientzi berria bizitzea”. “Gascan jokatzea gustoko dugu, eraso sentitzen gara eta gai garela sinistuta gaude” amaitu du.
SUPER AMARA Bera Berak deialdi bera osatuko du hau da, Ainhoa Larrañaga jubenila bigarren atezain gisa arituko delarik. Poloniko Malgorzata Lidacka eta Urszula Lesiak epaileek zuzenduko dute lehia.