Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez ziur da Corona Brasov taldearen aurkako EHFko kanporaketa iraultzeko gaitasunaz, bost goleko desabantaila izan arren (35-30). “Posible dela sinistitu gaude dagoeneko” adierazi du “jokua hobetuko dugulakoan” eta deia egin du “etxean jokatzen dugula nabaritu behar da”. Josean Gasca, larunbatean 17etan.

Halere, hankak lurrean ditu. Sinistuta dago “bost gol iraul daitezke, gertatzen dena da aurkaria talde ona dela”. “Astebete osoa dugu prestatzeko eta partidari nola ekingo diogun erabakitzeko” eta argo du “batez ere, ezin dugu presaki ibili”. Bere ustez Brasoven hori izan zen erabaki zuena lehia. “Aurki gogorra da, asko eskatu zigun arlo guztietan eta gure akatsez baliatu zen tartea irekitzeko” dio.

Baina “itxaropenerako” hainbat gauza agerian daude. “30 gol sartu genituen eta burua hotzago mantendu behar dugu” adierazi du  Imanol Álvarezek. Corona Brasovek 27-20 aurretik jarri zen baina SUPER AMARA Bera Berak kanporaketara itzuli zen eta Cardosok 34-31 jartzeko aukera zuen baina Tymoshenkova atezain ukrainiarrarekin topo egin zuen. Ostean jokalari bat gehiago egon arren baloia galdu zuten gipuzkoarrek, azken gola zortzi segunduen faltan jasoz

Imanol Álvarezek ere onartu du “jokalari garrantzitsuak, beti bikain ibiltzen direnak ez ziren fin aritu”, ondorioz, “itxaropentsu gaude, larunbatean hobeto jokatuta aukera gehiago izango ditugu”.

Azkenik, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak zalegoen babesa eskantzen du. “Etxean jokatuko dugu eta nabaritu behar da, Gascan kanporaketari buelta emateko irrikan gaude eta gautik gai garela sinistuta gaude”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores