SUPER AMARA Bera Berak Josean Gascam urriaren 19an Corona Brasov taldeak gaur arratsaldean lortutako bost goleko abantaila irauli beharko du. Errumaniarrek baliabideen berri eman dute baina ahuleziak ere agerian utzi dituzte donostiarren maila handituz gero.
Izan ere, partida ona jokatu ez arren, gipuzkoarrek 30 gol sartu dute eta hori sei metroetan gutxienez sei jaurtiketa argiak huts eginda. Defentsan sufritu dute, kanpoko jaurtiketekin eta Corona Brasov taldeak intentsitatea eta indar erakustaldia eman duelako batez ere zati hasieretan.
Partida hasierak kolore bakarra izan du, horia. Defentsan sutsu, erasoan ausarte, 6-0 defentsa gainditu dute behin eta berriro eta Castellanos ere bai. Jakina zen Laslo zentralak gidatzen duela taldea, ez hori bakarrik, gola egiteko gaitasuna agerian utzi du errumaniarrak. Ondoan, Neagu eta Pavicevic hegaletan, eraginkor. Ondorioz, hasteko 4-1 eta ondoren beste horren beste, Corona Brasov taldeak bost goleko aldea lortu ditu aitaren batean (12-7).
SUPER AMARA Bera Bera bizirik mantendu duena Mariane Fernandes izan da, lau golekin, Maitane Etxeberria lagun hegaletik. Baina aldaketa etorri da Laslori banakako defentsa egin diotenean, hasieran Arderiusek eta gero Cardosok. Castellanosek ere geldiketak egin ditu eta minutuak pasatu ahala SUPER AMARA Bera Bera gertuago zegoen, gainera, barneraketa batean Arrojeriak gainetik jarri du taldea (13-14) atsedenaldirako bost minutu falta zirenean, baina Ciuciuletek eta Lopataruk tartea irauli dute (16-15).
Bigarren zati hasieran antzeko. Laslok gola sartu du baina Boadak erantzun du. Halere, SUPER AMARA Bera Berak bi kontraerasoetan huts egin du Etxeberriak –partida bikaina- eta Arrojeriak, aitzitik, Tirca albokoak erantzukizuna hartu du eta Corona Brasovek talde arriskutsua ireki du (40’: 25-20), Pavicevic kontraerasoan tinko egonda.
Atzetik berriro ere. Fernandes lotu dute errumaniarrek kontraerasoan 27-20 jarri dutelarik, donostiarren baloi galduak aprobetxatu. Halere, Sara Gil, Cesáreo eta Cardosok SUPER AMARA Bera Bera gerturatu dute berriro.
Laslori banakako defentsarekin, Corona Brasovek Tymoshenkova atezaina kendu du eta Bucur albokoa gola sartzen hasi da. SUPER AMARA Bera Berak ere mina egiten zuen joku geldoan eta sake azkarrean. Baina azken minutuak bat gehiago egon da ezin izan du aprobetxatu. Etxeberria eta Cardosok hiru goletara kokatu dute taldea, Pavicevicek asmatu du eta brasildarrak penaltia huts egin du. Azken jokaldia SUPER AMARA Bera Berak baloia galdu du eta Tucur albokoak jarri ditu bost goleko tartea.
Ondorioz, Josean Gascan kanporaketa irauli beharko du SUPER AMARA Bera Berak, urriaren 19an larunbatean 17etan.
Fitxa: CSM Corona Brasov 35, SUPER AMARA Bera Bera 30
CSM Corona Brasov 35 (16+19): Tymoshenkova, Pavicevic (6), Bucur (2), Laslo (5), Ciuciulete (4), Tirca (10), Neagu (5), -hasierako zazpikoa- Bazaliu, Buceschi (2), Patuleanu, Nolevska, Gomes Barbosa, Lopataru (1), Gogirla, Hosu (o.a.) Popescu (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 30 (15+15): Castellanos, Etxeberria (4), Arderius, Terés (2), Cesáreo (4), Fernandes (4) eta Gil (3) –hasierako zazpikoa- Arrojeria (2), Boada (3), Pizzo, Cardoso (7), Moreno (1) eta Larrañaga (o.a.). Deialdian: A. Etxeberria
Epaileak: Vadims Jaskins eta Eduards Zabko, Letonia
EHFko delegatua: Panagiotis Antonopoulos (Grezia)
Kanporatuak: Tirca, Bucur eta Pavicevic Corona Brasovetik eta Pizzo, Cesáreo eta Arderius SUPER AMARAtik
Partzialak: 4-2, 8-5, 11-7, 12-10, 13-14, 16-15 –atsedenaldia- 21-17, 24-20, 28-23, 31-25, 33-29 eta 35-30