Bera Bera

Select your language

Dumitru Popescu Colibasi, Brasov hiriko pistak hartuko du bihar (18etan, bertan; 17etan Donostian) EHF Cupeko QR2 delakoaren joanekoa, non CSM Corona Brasov gelditzeko gai dela sinistuta dago SUPER AMARA Bera Bera.

Gipuzkoarrak ordubetez aritu dira partida jokatuko den pista, 2.800 pertsonentzako gune txukina. Horien artean Alba Menéndez eta Mirene Moreno, O Porriñoko partida bukatu ez zutena, halere, ez da ziur kapitainak jokatuko duen. Deialdian ez dagoena, Renata Arruda da –O’Mullonyk ez du bidaiatu- bai ordea Ainhoa Larrañaga gaztea.

CSM Corona Brasov taldeak duen guztia aurkeztuko du. Lehenengo lerroko jokua da kezkagarriena eta Cristina Lasloren gidaritza, batez ere. Halere, SUPER AMARA Bera Berak aukerak ikusten ditu Errumaniako ligan bigarrenari eusteko eta Europara itzuliko dela 2016tik. Tirca eta Bucur hegalekoen jaurtiketa oztopatzzea eta Laslo edo Buceschi gustora ez egotea da Imanol Álvarezen asmoa.

Letoniako Vadims Jaskins eta Eduards Zabko zuzenduko dute lehia eta Panagiotis Antonopoulos greziarra da EHFko delegatua. SUPER AMARA Bera Bera laranjaz arituko da eta partida streaming bidez ikusi ahalko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores