EHF Cupeko QR2 delako kanporaketan SUPER AMARA Bera Berak Errumaniako CSM Corona Brasov taldeari ekingo dio aurre, bere ligan dituen onurak frogatu duelarik, zazpi partidetatik sei irabazita, alegia. Joanekoa urriaren 12an, larunbatean 17etan izango da (Donostiako ordutegia, ordubete gehiago Errumanian), itzulera berriz Josean Gascan antolatuko da urriaren 19an (17etan).
Aurkariaren ezaugarri nagusienak azaltze aldera, lehenengo lerroko jokalariak dira hizpide CSM Corona Brasov taldean, batez ere Cristina Laslo internazionala Buducnostik fitxatu dutenetik. Ondoan, Errumaniarekin askotan ibili den Eliza Buceschi zentrala eta 27 urteko Patuleanu. Kanpoko jaurtiketa zitala duten bi alboko jokalari dituzte, 20 urtekoak biak, Tirca eskubian eta Bucur ezkerrean. Azken hau, internazionala ere bai, 22 urteko Bazaliu jokalariarekin defentsaren erdia kokatu ohi da, 6-0 nagusi baina 5-1 egiteko gai. Pibotean, eskarmentu handiko Ciuciulete, 32 urtekoa, Lacatus -20 urte- eta Gomes Barbosa dira ordezkoak, SUPER AMARAren aurka Kastamonun aritutako brasildarra.
Atepean, hiru aukera: 29 urteko Popescu eta 21 urteko Hosu errumaniarrak eta Ukrainiarekin internazionala Tymoshenkova, eskarmentu handikoa. Hegaletan, finkoa da eskuinean 30 urteko Neagu, bere ordezkoa Mazedoniako 23 urteko internazionala Nolevska delarik eta ezkerrean Montenegroko Pavicevic, 23 urtekoa eta 25 urteko Chiricuta errumaniarra aritzen dira.
CSM Corona Brasovi asteartean garaipen boladari amaitu zitzaion Buzau (23-19) taldearekin galduta baina ligari hasiera bikaina eman dion, sei partida erreskan irabazita, Valcea txapelduna eta Bucaresti taldeen aurka jokatu ez arren.
Lituaniako Vadims Jaskins eta Eduards Zabko epaileek zuzenduko dute joanekoa, delegatua Panagiotis Antonopoulos greziarra izango delarik, duela 11 urte bezala. Izan ere, orduan Akaba Berak 2008ko apirilaren 26an Errekopako finalerdia Rulmentul Urban Brasov taldearen aurka jokatu zuen, bertan Cristina Neagu, Niculae edo Barcan, besteak beste, zirelarik. Errumaniarrek Akaba Bera Berak Bidebietan lorturiko gol bateko abantaila segituan ezerezean utzi zuten. Kanporaketa hori Europan egindako ibilbideko gailurra da gipuzkoarrrentzat.