SUPER AMARA Bera Berak gaur gauean O Porriñon Conservas Orbe taldea mendean hartu du (23-32, 10-11 atsedenaldian) golen aldeak partidaren zailtasuna adierazi ez duenean, gipuzkoarrek lan oparoa egin behar izan dute galizarrak gainditzeko.
SUPER AMARA Bera Berak hasiera ona norgehiagokari defentsa pizgarria eta Castellanos atezainaren ekarpenari esker, halere, lau aldiz jarrain huts egin du kontraerasoa gauzatzerakoan. Hutsuneak aurkitu dituzte baina Boada eta Arrojeria tarteko eta abantaila lortu ere bai (7’: 1-4), Conservas Orbe BM Porriñok partida gelditu arte.
Bertako entrenatzaile Ismael Martínezek aldaketak egin ditu Santomé eta Inés Hernández sartuz ersoan. Sei minutuetan, berdinketa. Erditik eroso, hegaletatik ere bai, galizarrek partidaren erritmoa jaitsi nahi izan dute. Imanol Álvarezek eserlekua mugitu du Fernandes, Arderius, Terés, Cardoso sartuz eta aurrerago Moreno –pista utzi behar izan du- eta Menéndez –eskuan kolpe jaso du bigarren zatia partida utziz-. Halere, taldeak akatsak egin ditu eta kontraerasoa gauzatzeko gai ez da izan.
Halere, Fernandes birritan, Cardosok penaltiz eta Menéndezek abantaila eman diote SUPER AMARA atsedenaldian (10-11).
Bigarren zatian gauza asko gertatu dira, batez ere, kanporaketa ugari eman direlako. Conservas Orbe aurretik jarri da gipuzkoarren bi gutxiago izanda baina Arderiusek segituan berdindu du lehia. Ostean SUPER AMARAk aprobetxatu du egoera, Etxeberriak bi jokaldi onak egin ditu eta Imanol Álvarezek agindutako presioa emaitza onak eman ditu. Orduan, bai, joku azkarra eraginkorra izan da. Cardosok zazpi metroetatik guztia sartu du baina Espiñeirak hutsuneak aurkitzen jarraitzen zuen, Ana Cerqueirak bezala.
SUPER AMARA Bera Berak zalantza egin zuen une batean, baloi batzu galduz, baina Terések gola egin zuen pibotean, Cesáreok kontraerasoan eta Boada izan da hutsuneak aurkitu dituena. Menéndez kaleratu dute baina ez du eraginik izan jarraian Alba Dapenari berdina pasatu zaiolako. Boada eta Cardosok berdin jarraitzen zuten eta guipuzcoarrek 1-3 partziala lortu dute eta bost goleko aldea (48’: 19-24).
Conservas Orbe Porriñok partida gelditu du baina Arderius eta Arrojeriak Boadaren lekukoa hartu dute erasoan eta minutuak pasatu ahala tartea igotzen joan da, 23-32 amaitzeko. Garaipen ostean, Menéndez eta Moreno jokalarien lesioak argitu eta bihar, Santiagotik, Errumaniaruntz larunbatean EHF Cupeko QR2 delakoari ekiteko Corona Brasoven aurka.
Conservas Orbe Porriño 23, SUPER AMARA Bera Bera 32
Conservas Orbe Porriño 23 (10+13): Ayelén, A. Cerqueira (5), Alonso (1), B. Cerqueira, Campo (1), Hernández (1), Santomé (2), Andrea Dapena (2), Alba Dapena, Espiñeira (6), Da Silva (2), Fernández (2), Dos Santos, Suaré, Lopes (1) eta Otero (o.a.).
SUPER AMARA Bera Bera 32 (11+21): Castellanos, Etxeberria (2), Arrojeria (4), Cesáreo (2), Pizzo, Boada (6) eta Gil (1) –hasierako zazpikoa- Cardoso (9), Menéndez (2), Terés (1), Arderius (3), Moreno y Fernandes (2). Deialdian: A. Etxeberria eta Larrañaga (o.a.).
Epaileak: Pedro Eiras eta Lucas Crespo (galizarrak)
Kanporatuak: B. Cerqueira, Campo, Santomé, Alba Dapena eta Da Silva Conservas Orbetik eta Cesáreo, Pizzo, Fernandes, Menéndez eta Arrojeria SUPER AMARAtik
Partzialak: 1-2, 3-4, 5-5, 7-7, 8-9, 10-11 –atsedenaldia- 13-13, 15-18, 18-21, 19-24, 21-30 eta 23-32