Donostia-Galiza-Errumania lortuko dituen bidai bezperaz, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek plantilla ohartarazi nahi izan du bihar asteazkenean (20etan) bere taldeak Conservas Orbe BM Porriñori aurre egin behar diolako (Pedro Eiras eta Lucas Crespo, galizarrak).
“Gauzak ondo eginda, zaila da gure taldea gainditzea” laburbildu du Liberbank Gijón taldearen aurkako igandeko partida bere esanetan “ondo atera zitzaigun, baloi galera gutxi izan genituelako eta jaurtiketetan eraginkor izan ginelako”. “Liberbank Gijón gainditzea lanaren onespena da sailkapeneko goiko aldean egongo den taldea delako” gaineratu du.
SUPER AMARA Bera Berak Vigora egingo du bidaia hegazkinez eta 20etan Conservas Orbe taldea izango du zain, Tenerifen puntu bat lortu zuena. “Porriño aurkari zaila da, are gehiago bere pista, iaz partida irauli behar izan genuen”. Galizarrek entrenatzailea aldatu dute, Abel Estévez kudeaketan dago eta orain Ismael Martínezek zuzentzen du taldea, berritua eta orekatua. Defentsan Dapena ahizpak dira hizpide, Inés Hernández eta Ana Cerqueira lagun, Erasoan lehenengo lerro indartsua A Guardatik etorritako Espiñeira zentralarekin eta orain Suaré, Santomé eta Alonso ondoan dituela –antza lesionaturik jarraitzen dute Tavares eta Samartin- , Soraia Lopes hegalera itzuli da eta Ayelén eta Otero atezain.
Hori dela eta, Imanol Álvarezek “adi joan behar dugu, konzentraturik, partida guztiak funtsezkoak direlako” eskatu dio bere taldeari. Plantillaz dio “ondo gaude, fisikoki hobetzen eta lesionaturik zirenak, Fernandes eta Moreno ondo daude. O’Mullony ondo entrenatzen ari da eta geroz eta gertuago da bere beragerpena eta Renata Arrudarekin beste tratamentua frogatuko dugu”. Ainhoa Larrañaga, 17 urteko atezain zumaiarra, Lacturale Bera Berarekin aritzen dena SUPER AMARA Bera Berarekin Galizara eta Errumaniara joango da.