Bera Bera

Select your language

Bigarren zati bikainari esker, SUPER AMARA Bera Berak Liberbank Gijón (31-21, 15-13 atsedenaldian) gainditu du Bidebietan, Castellanos atezainari lanari esker – geldiketen %50a- donostiarrak Rocasarekin batera lidergoan kokatuz.

Eskubaloi gose zegoen Bidebietan, jokalarien artean –EHFko kanporaketarekin Fernandes eta Moreno errekuperatuta- eta zalegoen kasuan ere bai, erdiko harmailak beteta partida ETB1k zuzenen eman arren.

Eta bi puntu lortzeko irrikan aurkari garrantzitsu baten aurka, SUPER AMARAk uneoro kontrolpean izan duena. Imanol Álvarezek Terés eta Pizzo erdian kokatu ditu, Arrojeria eta Menéndez ondoan eta Gil eta Cardoso hegalean, Castellanos atezain, defentsa-eraso aldaketarik gabe. Gilek partidaren aurreneko gola egin du eta Arrojeriak hutsuneak aurkitu ditu asturiarren defentsa gogorrean, ondorioz markagailuan donostiarrak nagusi, Liberbank Gijón taldeak partidari eutsi arren pibotearekin lotura aurkituta.

Raquel Álvarezen aurrean huts gehiegi eginda, SUPER AMARAk tartea ireki du markagailuan, defentsan jokalari bat gutxiago izan duenean sufritu arren, lau aldiz gertatu dena aurreneko 30 minutuetan. Aldaketek intentsitatea eman diote bertakoei, Castellanos bikain aritu da partida osoan baina atsedenaldian partidak erakusten zuena baino abantail urria lortu du SUPER AMARAk.

Bigarren zatian, Paliciok penalti huts egin du eta Arrojeriak, barneraketan, tartea zabaldu du. SUPER AMARA Bera Berak defentsako lana sendotu du eta Liberbank Gijónen aurreneko gola  hamaikagarren minutua igarota iritsi da. Aitzitik, donostiarrek kontraerasoa gauzatu dute Sara Gil,  Boada eta Etxeberriarekin eta ondoren, joku geldoan Cesáreo eta Terés pibotean Álvarez gainditu dute.

SUPER AMARA Bera Bera geroz eta hobeto zegoen, Castellanos bezala, eta tartea zabaldu dute donostiarrek Diego Lafuentek defentsan Cacheda aurreratu arren. Minutuak banatu ditu Imanol Álvarezek asteazkenean O Porriñon eta larunbatean Errumanian.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 31, Liberbank Gijón 21

SUPER AMARA Bera Bera 31 (15+16): Castellanos, Cardoso (4), Menéndez (1), Arrojeria (4), Terés (3), Pizzo (2) eta Gil (5) –hasierako zazpikoa- Arderius (2), Cesáreo (1), Moreno (2), Etxeberria (2), Fernandes (2) y Boada (3). Deialdian: Arruda (o.a.) eta Ainhoa Etxeberria.

Liberbank Gijón 21 (13+8): Álvarez, Caño (2), Nieto (3), Faria (1), Gavilán (3), Palicio (5) y González (2) –hasierako zazpikoa- Cobo, Cacheda (1), Méndez (4), Rivas eta Ruiz (o.a.)

Epaileak: Merino eta Moyano (Castilla Leoi)

Kanporatuak: Pizzo, Menéndez, Cesáreo (gorra, 47 minutuan) eta Fernandes SUPER AMARAtik eta Cacheda eta Cobo Liberbank Gijónetik.

Partzialak: 2-1, 5-5, 8-7, 11-8, 13-10, 15-13 –atsedenaldia- 16-13, 21-13, 23-15, 25-16, 28-19 eta 31-21

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores