Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldian garaipenak lortu dituzten lau taldeen arteko lehiak biziko dira. Horietako bat, Bidebietan, SUPER AMARA Bera Bera eta golen aldegatik líder den Liberbank Gijón. Partida igandean izango da 12,10etan eta ETB1ek eskainiko du (Antonio Merino eta Francisco Javier Moyano, Gaztela Leoi).
Larunbatean, Rocasa Gran Canariak Rincón Fertilidad Málaga hartuko du Telden (19,30etan), bi taldeak ere launa puntuekin. Gainontzeko jardunaldia: Elche vs Helvetia Alcobendas (18etan), Aula Alimentos de Valladolid vs Mecalia Atlético Guardés (19etan), Balonmano Salud vs Conservas Orbe Porriño (21etan), eta KH7 BM Granollers vs Zubileta Evolution Zuazo igande eguardian.
SUPER AMARA Bera Berak Renata Arruda eta María O’Mullony jokalarien bajak ditu, ondorioz, Zumaiako atezai jubenil Ainhoa Larrañagak Castellanosekin bat egingo du. Bestetik, Liberbank Gijón taldeak Téllez kubatarren baja du gai burokratikoak tarteko eta kolokan dago Natalia Montilla hegaleko jokalariaren partaidetza.