Bera Bera

Select your language

Igandean Bidebietan (12,10etan ETB1), SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligaren hirugarren jardunaldiari ekingo dio Liberbank Gijónen aurka, golen aldea dela eta, egungo liderra eta Imanol Álvarezen ustez “markagailua bajua denean oso talde arriskutsua da”.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak bere plantillari erreparatu dio “une garrantsitsu batean”. “Taldea ondo entrenatzen ari da, gogotsu eta jokalariak ondo etorri dira konzentrazioetatik, horrek baikorrak izatera garamatza”. Iganderako, Fernandes eta Mirene Moreno pres dira eta Cesáreok ahaztu du Tolosan gertatutakoa. Gipuzkoarrek urriaren 6tik 23ra bitartean Liga hiru partida, tartean bi bidai luze: O Porriño eta Tenerife eta EHF Cupeko kanporaketa Errumaniako CSM Corona Brasov taldearekin. “Bost norgehiagoka hauek nola gauden erakutsiko dizkigute” adierazi du Imanol Álvarezek. Jardunaldi honetan Rocaca eta Rincón Fertilidad Málaga elkarren artea arituko dira eta hurrengo asteetan ere horrelako partida gehiago emango dira. Bere iritziz, “ez dira definitiboak izango baina pistak emango dizkigu”.

Liberbank Gijón taldeaz, entrenatzaileak dio “oso ondo indartu da eta zituen gabeziak kalitatezko jokalariekin bete ditu”. Imanol Álvarezek ohartarazi du “ez dutela jokua aldatu, tartea lortzen badute oso zaila da iraultzea kudeatzen dakitelako eta eskarmentuko jokalariak dituztelako”. Hortaz, “defentsan adi egon behar dugu Faria eta Cachedaren jokuari eta jakin korrika egiten badugu mina egingo diegula”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores