Iñigo Urkullu lehendakariak gaur eguardian Lehendakaritzan ehun inguru euskal emakume kirolariei harrera egin die, azken urtean lorpenak eskuratu dituztenak, horien artean apirilean SUPER AMARA Bera Berak Barakaldon irabazitako seigarren Kopa.
Ekitaldian izan dira Kultura sailburu Bingen Zupiria; kiroletako zuzendari Jon Redondo, eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida. “Harrera aitortza moduan eta emakumeen kirolaren difusioa indartzeko” egiten duela Jaurlaritzak onartu du Zupiriak. Sailburuak ere azpimarratu du “Emakume kirolariak Basque Team fundazioan bekadun gehiengoak dira” baina, era berean, “oraindik lanean jarraitu behar dugu gai honetan emakumeen eta gizonezkoen artean dagoen tartea murrizte aldera” azpimarratu du.
Urkullu lehendakariak “zoriondu eta eskertu” egin ditu kirolariak baloi bikoitza dutelako “kirol arloan eta berdintasun ikuspegitik, alegia”. "Eredu zarete” azpimarratu du Urkulluk “neskak eta gazteak kirolara gerturatzeko eta berdintasunaren alde lan egiteko, emakumea eta kirolaria izateak sakrifizio gehigarria dakarrelako”. “Euskal gazteek etorkizuna dutela ikusi behar dute, nahi dutena izateko gai direla, alegia”.
Alba Menéndez kapitainak plantilla osoak sinatutako kamiseta bat oparitu dio Lehendakariari.
Ekitaldian izan dira, besteak beste, Realeko futbol eta belar-hocheyko taldeak, Orioko arraunlariak eta hainbat kirolari.