Bera Bera

Select your language

Ligako aurreneko etenaldia igarota, urri mamitsuari ekingo dio SUPER AMARA Bera Berak. Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldian, igandean Bidebietan (12,10etan) Liberbank Gijón hartuko du, gol average delakoari esker, egungo liderra.

Urriaren 6tik 23ra, SUPER AMARA Bera Berak bost partida jokatuko ditu: ligako hiru eta EHF Cupeko kanporaketa, datak zehazturik dituena.

Liberbank Gijón hartu ostean, SUPER AMARA Bera Berak Galiza, Errumania eta Tenerife lotu behar ditu. Hasteko Vigo hegazkinez Conservas Orbe BM Porriño taldearen aurka jokatzeko ligako laugarren jardunaldian, urriaren 9an asteazkena 20etan O Porriñoko udal kiroldegian. Eta Galizatik, Errumaniara. Ostegunean Bucarestera, urriaren 12an, larunbata 18etan ( Donostiako ordutegian) CSM Corona Brasov taldea izango da aurkaria EHF Cupeko QR2 kanporaketan.

Gipuzkoarrek lehentasuna eman nahi izan diote Europarik, are gehiago ligan etxetik at bi partida jarraian izanda. Ondorioz, astea librea utzi dute Errumiarren aurkako itzulera ondo prestatze aldera, urriaren 19an, larunbatean 17etan Gascan jokatuko dena. Hortaz, Guerreras Iberdrola ligako bosgarren jardunaldia Tenerifen jokatuko da urriaren 23an, asteazkean 20etan (bertako orduan) Balonmano Salud igo berriaren aurka.

Bost internazionalak bueltan

SUPER AMARA Bera Berako bost jokalari selekzio ezberdinetan aritu dira asteburuan: Arderius, Castellanos eta Cesáreo Espainiarekin, Pizzo Argentinarekin eta Cardoso, Brasilekin. Grezia eta Austria gaindituta, 2020an Danimarka eta Norvegian antolatuko den Eurokoparako txartela bideratu du Espainiak. Eli Cesáreok albiste ona eman zuen, Almerian minutu dexente jokatuta.

Bestetik, Norvegian jokaturiko lagunartekoetan, Argentinak bertako taldearekin, Japonia eta Brasilekin galdu zuen, azken hauek Norvegiarekin galdu eta Japoniarekin berdindu zuten. Gaur atsedena eman die Imanol Álvarezek. Junior mailako selekziorekin Bordelen aritu da entrenatzailea, Frantziaren aurka porrota eta garaipena lortu dituena.

Liberbank Gijón

Golen aldeari esker, Guerreras Iberdrola Ligako egungo liderra da Tenerien (24-29) eta Conservas Orbe BM Porriño (36-25) gainditu ostean, gipuzkoarren hurrengo aurkariak. Fitxaketa berriak bikain aritu dira, besteak beste, Cecilia Cacheda eta azken partidan Nerea Nieto ezker albokoa. Horrez gain Natalia Montilla, Laura Rivas eta María González hegaleko jokalariak eta Marta Méndez albokoak fitxatu zituen. Eta iazko bizkar hezurra mantendu du: Raquel Álvarez eta Estefanía Ruíz atepean, Caño eskuin hegalean, Faria, Palicio eta Téllez lehen lorroan, eta Cobo eta Gavilán defentsaren erdian eta pibotean. Hortaz, aurkari arriskutsua, Summer BAG txapelketan ikusi zen bezala,  Mecalia Atlético Guardés gainditu zuen eta SUPER AMARA Bera Beraren aurka gol bakar batez galdu zuen Egiako finalean.

CSM Corona Brasov

Brasovek hartuko du SUPER AMARA Bera Bera urriaren 12an (17etan bertako orduan, Donostia bat gehiago). Transilvaniako hiri honetan 2.700 pertsona elkartu ziren Eurokoparako sailkapeneko partidan, Errumaniak Ukrainia (27-24) gainditu zuena. Corona Brasov taldeko zentralak Cristina Laslo –zortzi gol- eta Eliza Buceschi –seis- golegile nagusienak izan ziren. Bost gareipenekin Valcearekin liderran dira Errumanian –Alicia Fernández, Marta López eta  Mireya Gonzálezen taldea-.

CSM Corona Brasov taldeak sei jokalari internazionala izan ditu aste honetan sailkapen fasean. Laslo eta Buceschi –atzo ere golegile nagusiena-, Errumaniarekin Daria Bucur aritu da -2 gol partida bakoitzean-, eta Ukrainiarekin Tymoshenkova atezaina aritu zen; Montenegrorekin Pavicevic hegalekoa –bi gol Italiari (41-17) eta hiru Lituanian (24-32)- eta Mazedoniarekin, Natasha Nolevska (bi porrot Suedia eta Txekiaren aurka).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores