Bi asteko etenaldiari aurre egiteko, SUPER AMARA Bera Berak eta Zubileta Evolution BM Zuazok lagunartekoa jokatuko dute Zallan bihar larunbatean 19etan.
Astelehena izan ezik, -Imanol Álvarezek festa eman zion plantillari- taldea entrenatzen jarraitu du normaltasunez. SUPER AMARA Bera Berak Maitane Etxeberria, Castellanos, Arderius eta Cesáreo –lesionaturik- ditu Espainiako selekzioak, Arruda eta Fernandes oraindik osatu gabe eta bere erritmoan O’Mullony, hortaz, bigarren taldeko eta jubenilekin agertuko da Zallan.
Ondorioz, Zallan izango dira Wingherlly Castillo –aurredenboraldia burutu zuen – eta Ainhoa Larrañaga jubenila –deialdia osatu zuen Alcobendasen-, Sara Gil eta Mirene Moreno, ezker hegalean; lehenengo lerroan: Menéndez, Arrojeria, Pizzo, Boada, Ainhoa Etxeberria eta Morandeira jubenila; pivotean, Nekane Terés eta Evelyn Briones eta eskuin hegalean, Adriana Cardoso eta June Ruiz de Gauna. Baliteke beste gazteren batek zerrenda osatzea.