Lacturale Bera Berako bi taldeak Euskal Ligan, emakumezkoen kadete eta jubenil mailan, Ereintza Aguaplast gainditu zuten Bidebietan pasa den larunbatean. Hainbat konpromezu, EGA azterketa besteak beste, jubenil mailako deialdia murriztu zuten baina, merito handiko partida jokatu zuten, ate aurrean asmatuz: Gametxo –zazpi gol-, Zolezzi eta Izaro Mujika (5), Morandeira (4), June Del Campo eta Aginaga (3), Azkue (2) eta Alaine Pascual (1). Ainhoa Larrañaga atezainak ere lan ona egin zuen.
Kadeteen partida estuago izan zen. Lacturale Bera Bera 21-16 nagusitu zen (9-8, atsedenaldian). Iara Pascual (6), Orobengoa eta Landa (3), Villarrubia eta López (2) eta Caballero eta Maren Del Campo (1) izan ziren golegileak.
Datorren asteburuan Irunen arituko dira biak, Bidasoaren aurka.