SUPER AMARA Bera Berak LK Zug suizarra gainditu du EHF Cupeko QR1 kanporaketan (75-47) bi partidak irabazita atzo Gascan (30-16) eta gaur Tolosan (31-45). Ondorioz, urriaren 12 edo 13an Errumanian jokatuko du ASC Corona 2010 Brasov taldearen aurka, itzulera Gascan urriaren 19-20an izango delarik.
Donostiarrek ikuskizuna eman dute Usabal kiroldegira gerturatu den zalegoari, izan ere Tolosak Europako eskubaloi lehen partida hartu du harmailak itxura ona emanez.
Gascan joanekoan tarte zabala eskuratu ondoren (30-16), hasteko SUPER AMARA Bera Berak ez du ezer utzi eta Imanol Álvarezek gainera 5-1 defentsa frogatu du Arrojeria aurrean jarrita, Maitane Etxeberria eskuin albokoan kokatu du eta gipuzkoarrak bi gol sartu ditu eta asistentziak. Horrez gain, bilatu eta aurkitu ere pibotea Terés hasieran eta Cesáreo, ostean. Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du (5’: 1-4, 15’: 7-13). LK Zug taldeak birritan partida gelditu baina gipuzkoarren uhoaldea geraezina zen, zalegoa asetu nahian. Izan ere, gozatu ederra hartu du Arderiusek Cesáreori emandako pasaea eta Boadaren barneraketa batekin.
Entrenatzaile bizkaitarrak Egiako eskuin hegaleko June Ruiz de Gauna sartu zuen, SUPER AMARA Bera Berarekin debuta egin duelarik eta talde berean sartu ditu Egiakoa, Briones eta Ainhoa Etxeberria, azken bi hauek aurreneko gola egin dutelarik. 5-1 defentsa gainditzen saiatu da LK Zug pistako zazpiko jokalariekin baina ez du asamatu. Atsedenaldian, 11-25.
Bigarren zatian antzera hasi da, Arrojeria hegalean kokatu da–bi gol egin ditu-. LK Zug taldean Scherer zentralak ardura artu du baina tartea handitu da (43’: 18-34).
Bigarren zatiaren erdialdean, Imanol Álvarezek talde osoa aldatu zuen Castellanos izan ezik. Suizarrak sei metroetara iritsi dira bigarren zatiaren partziala irabazi nahian. Baloia alde batera eta bestera joan da gelditu ezinik eta gol ugari eta politak ikusi izan dira.
Ondorioz, helburua Beteta EHF Cupeko itzulera partidan, SUPER AMARA Bera Bera jokua aurkitzen joan den heinean. Azken minutuan, aldiz, Cesáreok penaltia bota egin du, sartu ere bai, baina belauna joan izan zaio eta pista utzi behar izan du. Gaur ez da selekzioarekin joan eta bihar begiratuko diote.
Fitxa: LK ZUG Handball 31, SUPER AMARA Bera Bera 45,
LK ZUG Handball 31 (11+20): Innes, Cavallari (1), Hasler-Petrig (5), Scherer (8), Baumann (4), Kähr (4) eta Hess (2) –hasierako zazpikoa- Gwerder, Wegmüller, Stutz (3), Heinzer (1), Speerli (1), Tschamper (2), Abt (o.a.), Petursdottir (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 45 (25+20): Castellanos (1), Cardoso (7), M. Etxeberria (2), Arrojeria (2), Terés (4), Menéndez (3) eta Gil (4) –hasierako zazpikoa-, Boada (4), Arderius (2), Cesáreo (8, 4p), Pizzo (6), A. Etxeberria (1), Briones (1), Ruiz de Gauna eta Arruda (o.a.)
Epaileak: Boris Cipov eta Zoran Klus (Eslovakia). EHFko delegatua: Lijija Bolic-Cacic (Kroazia)
Kanporaketak: Terés eta M. Etxeberria Super Amaratik eta Kähr (2), Stutz eta Baumann LK Zug taldetik
Partzialak: 1-4, 4-9, 7-13, 8-17, 11-21, 11-25 –descanso- 15-28, 18-30, 20-34, 27-40, 29-43 eta 31-45