Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak bideratu du gaur arratsaldean Gascan EHF Cupeko QR1 kanporaketa  LK Zug Handball suitzarra (30-16) gainditu ostean. Bihar, bigarren zatia Tolosako Usabalen (12etan).

Partidari gol askorekin ekin zioten bi taldeek, Hasler-Petrig LK Zug taldean protagonista eeta Arrojeria, Sara Gil eta Menéndez SUPER AMARA Bera Beratik.

Imanol Álvarezek 6-0 ezarri zuen defentsan Terés eta Pizzo erdian, Arrojeria eta Menéndez ondoan eta Gil eta Cardoso hegaletan, Castellanos atepean. Halere, suitzarrak sutsu aritu dira hasieran defentsan, akatsak sortuz eta abiadura baino ez zuten guipuzcoarrek (13’: 7-8).

Boadak Menéndez ordezkatu zuen; Etxeberriak Cardoso. Castellanosek tamaina hartu zion LK Zug taldeari, Arderius eta Cesáreo sartu zuen; Boadak berdindu zuen, Menéndezek baloia lapurtu eta gola egin zuen, Cesáreok penaltiz sartu zuen, Gil eraginkor, Boadak bizkarraz sartu zuen gola, Etxeberriaren mugimentuak Arderius bakarrik utzi zuen eta partziala 6-1 (26’: 13-9).

Partidak gora beherak izan zituen, Gilek abantaila handitu zuen kontraerasoan baina LK Zug krisian zegoen Castellanosen aurrean, atsedenaldian (14-9) iristeko.

Bigarren zatian ez zen gehiegi aldatu norgehiagoka. Gil, Arderius eta Cardosok asmatu zuten. LK Zug 15 minutu zeraman gola sartu gabe Cavallarik egin aurretik baina Gil eta Arrojeria Innes atezaina gainditu zuten. Europan egin zuten debuta Ainhoa Etxeberriak –bigarren zati osoa erasoan- eta Evelyn Briones –Mireno Morenok orkatilan mina hartu zuen ostegunean-. Biak saiatu dira zorterik gabe baina saiatzea da garrantzitsuena.

Ondorioz, 30-16, urrats sendoa Tolosan berresteko, igandean 12etan.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, LK ZUG Handball 16

SUPER AMARA Bera Bera 30 (14+16): Castellanos, Cardoso (3), Menéndez (4), Arrojeria (3), Terés, Pizzo eta Gil (7) –hasierako zazpikoa- M. Etxeberria (3), Boada (6), Arderius (2), Cesáreo (2), A. Etxeberria, Briones eta Arruda (o.a.)

LK ZUG Handball 16 (9+7): Abt, Cavallari (1), Hasler-Petrig (4), Scherer (1), Baumann (4), Kähr (1) eta Hess (2) – hasierako zazpikoa - Gwerder, Wegmüller (1), Stutz, Heinzer (1), Speerli, Tschamper (1), Innes (o.a.) Petursdottir (o.a.)

Epaileak: Boris Cipov eta Zoran Klus (Eslovakia). EHFko delegatua: Lijija Bolic-Cacic (Kroacia)

Kanporaketak: Arrojeria Super Amaratik eta Kähr, Hess (2), Tschamper eta Wegmüller LK Zugetik

Partzialak: 2-4, 6-6, 7-8, 8-8, 12-9, 14-9 –atsedenaldian- 17-10, 21-12, 24-14, 27-14, 29-15 eta 30-16

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores