Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Gipuzkoan hartuko du LK Zug Handball taldea larunbatean Gascan (16,30etan) eta igandean Tolosan (12etan) EHF Cup 2019-20 denboraldiko aurreneko kanporaketan.

Imanol Álvarez entrenatzailea komunikabideen esanetara egon da gaur “taldeari ilusioa eragiten dio Europako lehiaketa” berretsi du. “Iaz urrutira iritsi ginen, EHF Cupeko multzoen faseraino eta aurten hiru kanporaketa gainditu behar ditugu baina asmoen artean dago” onartu du bizkaitarrak.

Bere ustez, “etxean bi partidak jokatzeko zortzea dugu, zaleen babesa izango dugu baina ez da erraza izango”. Álvarezek deskribatu du LK Zug “talde gazte gisa, korrika egiteko adina gose eta erasora azkar irten gu bezala”, hau da, “gure joku ideia bera dute” ohartarazi du.

Bere iritziz, kanporaketa gainditzeko “defentsa erabakiorra izango da gure jokurako eta funtsezkoa izango da”, halere, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak gaineratu du “ate aurrean ere asmatu behar dugu”. Álvarezek 16 jokalarien zerrendan Evelyn Briones jubenila sartuko du Arruda eta Fernandes ere bai, nahiz eta pistara ez diren irtengo.

LK Zug

Zazpikoa nahiko garbia du: Scherer da taldea zuzentzen duena, oso ondo konpontzen da Eugster pibotearekin eta Hasler-Petrig eta Kähr albokoekin. Cavallari eta Hess hegaleoak abiadura dute eta atezain Innes edo Petursdottir.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores