Bigarren zati bikainari esker, SUPER AMARA Bera Berak Pabellón de los Sueños pistatik bi puntuak poltsikoratu ditu, Sara Gilek zati honetan zortzi gol sartuta Helvetia Alcobendas gainditzeko (20-29, 11-10 atsedenaldian).
Aurreneko zatian bertakoak nagusi izan ziren. Ondo sartu zen SUPER AMARA Bera Bera 0-3 Morenok ireki zuena hegaletik eta Menéndez eta Terés kontraerasoan handitu zutena. Helvetia Alcobendasek ez du asmatu Castellanosen aurrean baina Cardoso eta Arrojeria nahastu dira eta madrildarrak sendotuz joan dira, gipuzkoarren defentsa ahula aprobetxatuz.
Imanol Álvarezek Maitane Etxeberria eta Arderius sartu ditu baina Helvetia Alcobendas Teresa Francés albokoarekin aurretik jarri da. Erasoan Pizzo zen eraginkorrena. Cesáreo eta Boadarekin ez da ezer aldatu. Atsedenaldian 11-10 eta hobetzeko gauza asko.
Bigarrenean,intentsita handiago, defentsaren egitura berriak lehenengo lerroari oztopoak jarri dizkio, nahiz eta aurreneko gola Moralesek egin. Arderius eta Terés segituan ados jarri dute partida, Arrojeriak hiru jokaldi borobildu ditu, barneraketa eta bi aldiz baloia lapurtu du jarraia, batean berak gauzatu du eta bestean, Pizzok. Markagailuan: 36’: 13-16.
Teresa Francés saiatu da baina SUPER AMARA Bera Bera korrika egin du eta Sara Gilengan eraginkortasuna aurkitu du, bigarren zatian zortzi gol eginez eta bi huts bestetik ez.
Castellanos geroz eta hobeto atepean, Imanol Álvarezek eserlekua mugitu du eta SUPER AMARA Bera Bera partida lasaitu du tartea kudeatuz.
Irailean, Ligan helburua lortuta, orain EHF Cupeko QR2 delakora lortu nahi du txartela SUPER AMARA Bera Berak. Horretarako asteburuan LK Zug gainditu behar du Donostian larunbatean (Gascan, 16,30etan) eta igandean, Tolosan (12etan).
Fitxa: Helvetia Alcobendas 20, SUPER AMARA Bera Bera 29
Helvetia Alcobendas 20 (11+9): Encinas, Moreno, Holgado (1), Francés (6), Palomo, Andreu (2) eta Morales (2) –hasierako zazpia- Fernández (1), Oana (3), Polonio (1), Stekic, Llopis (4p) Bartolomé, González, Diaz eta Yaryes (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 29 (10+19): Castellanos, Cardoso (1), Pizzo (6, 2p), Arrojeria (2), Terés (2), Menéndez (2) eta Moreno (1) –hasierako zazpia- Arderius (2), M. Etxeberria (1), Boada (1), Cesáreo (3, 1p), Gil (8) eta A. Etxeberria. Deialdian: Larrañaga (o.a.)
Epaileak: Sergio Estellés –valentziarra- eta Mauro Antonio Montero –madrildarra-
Kanporatuak: Holgado, Andreu eta Polonio Helvetiatik eta Menéndez (2) eta Pizzo SUPER AMARAtik.
Partzialak: 0-3, 2-4, 5-5, 9-7, 11-10, 11-10 –atsedenaldian- 13-13, 15-17, 15-21, 17-23, 19-25 eta 20-29