Lau talde gipuzkoar eta beste horren beste bizkaitar Euskal liga kadete eta jubeniletan, asteburuan hasiko den 2019-20 deboraldirako semana. Lacturale Bera Berak Ereintza Aguaplast izango du aurrean Bidebietan, kadeteetan 10etan eta jubeniletan, 11,45etan.
María Gracia entrenatzaile, Lacturale Bera Berako plantillan dira: Maider Aginaga, Leire Arrizabalaga, Irati Azkue, Evelyn Briones, June Del Campo, Nahia Gametxo, Ainhoa Larrañaga, Malen Morandeira, Izaro Mujika, Ainara Nogués, Libe Sarriegi, Naroa Suárez eta Amaia Zolezzi. Horietatik, erdia gutxigorabehera, lehen urtekoa. Briones eta Mujikak aurredenboraldia lehen taldearekin burutu dute eta Zumaiako Ainhoa Larrañaga atezain SUPER AMARA Bera Berarekin egindu bidaia Alcobendasera Renata Arrudaren lesioa dela eta.
Bestetik, Álex Noguések zuzenduko du kadete taldea 12 jokalariekin: Yanis Aguado, Irati Caballero, Maren Del Campo, Lucía Landa, Ainhoa López, Ainara López, Aiora Macicidor, Irune Orobengoa, Alaine Pascual, Sara Pascual eta Laia Villarrubia.
Jardunaldia, bi mailetan horrela osatuko da: Sareteknika Kukullaga Etxebarri vs Aiala ZKE, Salento Gelati Elgpibar vs Errotabarri Euskadi eta Berango Urduliz Eskubaloia vs Zaisa Bidasoa Irun A