Bera Bera

Select your language

Larunbateko derbia gogoan izango dute Mirene Morenok eta Ainhoa Etxeberriak emakumezkoen eskubaloiko gorenean debuta egin zuten partida izan zelako.

Eibarko Superkoan ez zuten aukerarik izan baina larunbatean hasierako zazpikoan izan zen Mirene Moreno. Ermuko eskuin hegalekoak 44 minutu jokatu zituen, bi baloi lapurtu zituen, bi gol sartu zituen, batean Ainhoa Hernándezek bigarren kanporaketa ere lortu zuen eta, horrez gain, penalti bat probokatu zuen.

Bestetik, Ainhoa Etxeberriak lehenengo zatiko azken bost minutuak jokatu zituen. Morenorekin batera egindako konbinaketa batek Cardosok sartutako penaltiarekin amaitu zen. Oiartzuarra da 16. gipuzkoarra Bera Berarekin debuta egin duela 2012tik.

Liberbank Gijón, lehen liderra

Golen aldeari esker, Liberbank Gijón da Guerreras Iberdrola Ligako aurreneko liderra – asteazkenean jokatuko den Aula Alimentos de Valladolid eta Rocasa partidaren faltan- Tenerifen 24-29 irabazita. SUPER AMARA bigarrena da.

Bestetik, Rocasa Gran Canaria EHF Cupeko QR3n sartuko da azaroan, asteburuan SUPER AMARAk ekingo dion lehiaketan. Txapeldunen ligako atarikoan Txekian, kanariarrek partida bakarra irabazi dute.  

Fernandesi erresonantzia eta Alcobendasera

Mariane Fernandes alboko brasildarrak ezin izan zuen ostiraleko entrenaldia osatu eta bihar gauean erresonantzia egindo diote belaunean duena zehazteko.  

Asteazkenean, SUPER AMARA Bera Bera Alconbendasera abiatuko da non Guerreras Iberdrola ligaren bigarren jardunaldiari ekingo dio O Porriñon (25-24) galdu zuen Helvetia Alcobendas taldearen aurka. Eta asteburuan, EHF Cuperi, LK Zug talde suizarra aurkari, larunbatean Gascan 16,30etan eta igandean, Tolosan, 12etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores