Bidebietan ohiko derbia bizi dena gaur Guerreras Iberdrola 2019-20 Ligaren hasieran, partida traketsa izan da, bigarren zatian SUPER AMARA Bera Berak gehiago asmatu du, erabakiorra izan dena sentsatzio onak utzi duen Zubileta Evolution BM Zuazo gainditzeko (23-19).
Partida hasieran defentsen gogoratusuna izan da nagusi –hiru kanporaketa sei minutuetan-, baloiak galdu dira leku batean esta bestean eta ate aurrean kale, bizkaitarrek hiru penaltietan huts egin dute Castellanos atezainaren aurrean.
SUPER AMARA Bera Berak ondo itxi du Ainhoa Hernándezekiko bidea –golik gabe- baina, era berean bizkaitarren defentsa gainditzeko lanak zituen. Pizzo argentinarra saiatu da behin eta berriro eta korrika egiteko aukera izan duenea, Mirene Morenorekin, Imanol Álvarezen taldeak tartea ireki du (20’: 6-3). Aldaketak iritsi dira: Arderius, Cesáreo eta Cardoso, Fernandes baja izan da belaunean mina hartuta –asteazkenean erresonantzia egingo diote- eta Sara Gil, berotu arren, eserlekuan gelditu da. Hernándezek bigarren kanporaketa ikusi du eta bertakoek abantaila (20’: 8-4).
Bigarren zatiaren hasiera erabakiorra izan da. Arderius, Arrojeria eta Pizzo lehenengo lerroan abiadura eman diote jokuari, hutsuneak sortuz, batez ere Arrojeriak eta Pizzok, Arderiusek Terés ikusi du eta 7-1 eko partziala hamar minutuetan (41’: 17-9).
Zubileta Evolution BM Zuazok ez du amore eman Alba Sánchez aurkituz. Bengoetxearekin batera 0-5 partziala lortu du de Arrojeriak hegaletik moztu duena eta ostean, Pizzok.
Aallà agertu da, bere taldeak jarraitu du lanean, Arderius, Boada eta Pizzok asmatu dute hiru minutuen faltan lehia erabakitzeko.
Ondorioz, Guerreras Iberdrola ligan landutako aurreneko bi puntuak. Hurrengo geltokia, Alcobendasen asteazkenean 20etan.
Ficha: SUPER AMARA Bera Bera 23, Zubileta Evolution Zuazo 19
SUPER AMARA Bera Bera 23 (10+13): Castellanos, Etxeberria, Arrojeria (3), Boada (1), Terés (3), Pizzo (6) eta Moreno (2) –hasierako zazpikoa- Arderius (2), Cardoso (3 p), Menéndez, Cesáreo (3) eta A. Etxeberria. Deialdian: Arruda (o.a.) eta Gil
Zubileta Evolution BM Zuazo 19 (7+12): Aallá, Erauskin (1), Encina (1), Loidi (1), Hernández, Manrique (1) eta Velasco (2) –hasierako zazpikoa– Sánchez (5), Fernádez-Agustí (3), Bengoetxea (3), Gil, De Andrés (1), Barros, González de Garibay (1) eta González (o.a.).
Epaileak: Álvarez (EAE) eta Bustamante (nafarra)
Kanporatuak: Pizzo, Boada eta Cesáreo SUPER AMARAtik eta Hernández (2), De Andrés (2) eta Erauskin (2) Zuazotik
Patzialak: 2-1, 3-1, 4-2, 6-3, 8-4, 10-7 –atsedenaldia- 13-8, 16-9, 17-10, 19-15, 21-17 eta 23-19