SUPER AMARA Bera Bera Menderaezinak Guerreras Iberdrola 2019-20 Ligan Bidebietan egingo du debuta larunbatean 18etan (Álvarez eta Bustamante) euskal derbian Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka gauzak garbi dituela: Maitane Etxeberria eta Cesáreok adierazita: “ondo defendatu, korrika egin eta erasoan, pazientzia”.
“Jokatzeko irrikan gaude, amorratuta gatoz Superkopatik eta zer hobeto derbi bat baino” hasi du agerraldia Maitane Etxeberriak. “Ez diogu buelta gehiegirik eman finalari, ezin dugu Superkoparekin kateatuta egon”. Eskuin hegalariak adierazi du “ondo gaude”, taldeko helburuak berretsi ditu “Ligan arantza kendu nahi dugu”, halere, ohartarazi du “partidaz partida joan behar dugu, liga oso lehiakorra izango da eta derbian ezin gara fio”.
Bestetik, SUPER AMARA Bera Berarekin ligan debuta egingo duen Cesáreok argi du “pibota ondo zaindu behar dugu, defendatu, korrika egin eta erasoan, patxada eta pazientzia eduki”. Bere ustez “intentsitate handiko partida izango da, korrika asko egingo dugu, baloiak lapurtu.. ikusteko polita izango da”. Kataluniarra pozik dago “intentsitate handia dago hemen, pozik nago, gustora eta hobetzen jarraitzeko gogorekin”.
Eibarra eramen zituen 15 jokalariak prest ditu Imanol Álvarezek.