Irailaren 7an, larunbatean, Bidebieta kiroldegiak emakumezkoen eskubaloi liga irekiko du, 30. Denboraldi jarraian, egun Guerreras Iberdrola izena duena. 18etatik aurrera izango da SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo martxan jarriko direnean (Javier Álvarez –EAE- eta Ion Bustamante –nafarra-).
Udan nobedade ugari eman dira Guerreras Liga osatzen duten talde gehienetan. 12 taldera murriztu da lehiaketa eta plantillak indartzeko urratsak eman dira. Hortaz, azken urteetako txapelketarik erakargarriena jarriko da martxan ostiralean Elxen, bertakoek Mecalia Atlético Guardés hartuko baitu (21etan, Teledeporte).
SUPER AMARA Bera Berak derbi batekin heldiko dio ligari, 30 urtetan seigarren aldiz izango dena. Aurrenekoak Hernanin aurka izan ziren: 1994an eta 1995an (hau Hernanin), ostean Zuazo Barakaldorekin 2008an, Kukullaga Etxebarri 2011n eta Aiala Zarautz 2015ean (Juan Carlos Elorza kazetariak bildutako datuak). Donostiarrek partida guzti horiek irabazi zituzten baina egun ez da Zubileta Evolution BM Zuazo taldeareki fio, izan ere, aldaketa gutxien izan duen taldea izanik, bizkaitarrek Bidebietan Lasesarren baino hobeto jokatzen dutelako. Magdalena Fernández-Agustí, Ariadna González Tenerifeko atezain eta Maider Barros gipuzkoarra dira nobedade Zuazon, Valdivia, Laura Muñiz eta Perazic baja izan direlarik.
Abonuak. Formularioa
SUPER AMARA Bera Berak iazko salneurri berak ezarri ditu. Helduek 75 euro ordaindu beharko dute SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako 11 partidak ikusteko eta Europakoetan %50 beherapena izango dute. 2019-20 denboraldian zehaztu diren salneurriak ez dira aldatu, 10 euro eta gazte (10-16) bost. Europako balizko multzoen fasera arte mantenduko ditu klubak salneurriak.
Jubilatuek eta gazteek (10-16 urte) 40 euro ordainduko dute 11 partidak ikusteko. Familiei begira, bertaratzeko asmotan lau lagunek 150 euroetan sartuko dira, hau da, bi helduek ordainduz.