Guerreras Iberdrola ligaren hasiera larunbatean izanda, SUPER AMARA Bera Bera aurtengo denboraldiko plantilla aurkeztuko du. Asteazkenean izango da, hilak 4, 19etan, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian.
Goreneko taldea osatzen duten 16 jokalari eta entrenatzaileak instituzioko ordezkariak, babesleak, harrobiko jokalariak eta zaletuez lagunduta egongo dira. Ekitaldian ‘nire taldea, nire tribua; mi equipo, mi tribu’ kanpainaren lekukoa hartuko duena ezagutzera emango da, ikusgarria izango dena.
SUPER AMARA Bera Berak Ligan irailaren 7an, larunbatean, Bidebietan euskal derbiarekin egingo du debuta, hau da, Zubileta Evolution Zuazo taldearen aurka. Hurrengo astean Alcobendasen jokatuko du bigarren jardunaldia (asteazkenean, hilak 11, 20etan) eta asteburuan EHFko kanporaketari ekingo dio Suizako LK Zug taldearen aurka, biak Gipuzkoan. Aurreneko partida Gascan izango da, irailaren 14n larunbatean (16.30etan) eta bigarrena Tolosan (igandean, 12etan). Halere, oraindik Eibarko Superkopan gertatutakoaz mintzatzen da inguruan, batez ere, epaileek hartutako hainbat erabaki garrantzitsuak kaltegarriak izan zirelako.