SUPER AMARA Bera Berak luzapenean amore eman du Rocasaren aurka XX. Superkopan Eibarko Ipurua kiroldegian, bete zena eta emozioz beteriko finala hartu duelarik (32-31).
Ez dute zorterik gipuzkoarrek luzapenetan Rocasarekin, izan ere, kanarierrek irabazitako hiru finalak horrela izan dira, Kopan bi eta bestea, Eibarren. Azken jokaldia eztabaidagarria izan da, Rocasa erasoan zegoen eta donostiarrek alde zuten gola defendatu nahian. Falta ostean, epaileek Menendezi gorria erakutsi diote Rocasak baloia jokatzen galerazita eta, ondorioz, penaltia ere adierazi dute, zaleen harridurarako. Lussonek ez du hutsik egin eta luzapenean Rocasa bi goleko aldea lortu du.
Rocasa 32, SUPER AMARA Bera Bera 31,
Rocasa 32 (16+11+2+3): Palomino, Valdivia, Rodríguez (7, 1p), Spugnini (1), Gutkowska (1), Lusson (9, 1p) y Pérez (3) –siete inicial- Mbengue (6), Falcón (2), Tanaskovic y González (2)
SUPER AMARA Bera Bera 31 (11+16+2+2): Castellanos, Etxeberria (3), Menéndez (1), Terés (1), Arrojeria (4), Fernandes (7) eta Gil (4) –hasierako zazpikoa- Pizzo (3), Cardoso (4, 2p), Arderius (2), Cesáreo (2, 1p) eta Boada. Deialdian: Arruda (o.a.), Moreno, A. Etxeberria
Epaileak: Fermández eta Murillo (andaluziarrak)
Kanporatuak: Arrojeria (2), Cesáreo eta gorria Menéndez (60’) Super Amaratik eta Pérez, Rodríguez eta Mbengué Rocasatik