Bera Bera

Select your language

Eibar Eskubaloia antolaturik, egungo Guerreras Iberdrola Ligako txapeldun Rocasa Gran Canaria eta Kopako irabazle SUPER AMARA Bera Bera taldeek Ipuruan larunbatean (18,15etan) jokatuko duten XX Superkopa berezia izango da hainbat gauza medio.

Hasteko, donostiarrentzat hamargarren finala da, zortzigarren Superkoparen jabe egiteko aukera duelarik. Rocasarentzat bosgarren finala eta bigarren garaikurra Vigon Guardés gainditu ostean 2017an. Bestetik, seigarren Superkopa hartuko du Gipuzkoak, orain arte Donostian jokatu direnak, hortaz, emakumezkoen eskubaloi goreneko partida bat hartuko du aurreneko aldiz Eibarrek, erreferentziazko bi talde hauek partaide direlarik. Berezia izango da Imanol Álvarez entrenatzailearentzat, izan ere, Ipuruan makina bat partida jokatu zituelako, Arraterekin batez ere, eta entrenatzaile moduan 2006. urtean debutatu zuen. Eta Álex Nogués bigarrenak ere debuta egingo du Bidebietako taldearekin.  

SUPER AMARA Bera Berako sei jokalari protagonista gisa biziko dute aurreneko Supercopa: Emma Boada, Ainhoa Etxeberria, Elisabet Cesáreo (argazkian zutik), Mariane Fernandes, Mirene Moreno (ermuarra) eta Sara Gil.  Hau da, Imanol Álvarezek prest dituen pistako 13 jokalarietatik sei oraindik ez dira izan denboraldia irekitzen duen partidan. Gehienek debuta ofiziala egingo dute taldearik, Sara Gil abenduaren amaieran etorri baitzen. Boada ezin ezik aurrendenboraldiko sei partidak jokatu dituzte, halere, kataluniarra normaltasun osoz entrenatu da taldekide berriekin, bere kalitate eta eskarmentuak kontutan hartuta baliabide interesgarria da.

Ainhoa Etxeberria, Moreno eta Fernandes brasildarra berriak dira Guerreras Iberdrola ligan baina lagunartekoetan aritu dira errotazioan sartzeko moduan direlarik. Azkenik, urte borobila Cesáreok daramana, Frantziako Eurokopan debuta egin zuen, Kopak finala jokatu eta taldeari moldaketa ezin hobea izan da. Eta berezia izango da ere bai Manuela Pizzorentzat, SUPER AMARA Bera Berarekin talde ohiaren aurka debutatuko duelako.

Rocasa Gran Canariaren aurkako partida guztiak bereziak dira, izan ere, egun Guerreras Iberdrola ligan denboraldi gehien daramaten taldeak direlarik –teldekoek 31 urte eta bat gutxiago donostiarrek-. Eibarrek bien arteko 69 partida hartuko du bihar: Liga (56), Kopa (9) y Supercopa (3), azken hauek gipuzkoarren jabe, Gasca bi eta beste bat Guadalajaran, Álvarez, Etxaburu eta Puche entrenatzaile.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores