SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan azken entrenaldia burutu du gaur, izan ere, bihar Eibarko Ipurua kiroldegian burutuko du saioa (17etan), abuztuaren 31n (18,15etan) Rocasa Gran Canaria taldearen aurka Superkopa jokatuko den pista.
Aurretik, goizean, komunikabideen aurrean eseri da Imanol Álvarez entrenatzailea. Partida berezia ere bada berarentzat izan ere, Ermukoa izanik, “txikitan Eibarren jokatu nuen eta entrenatzaile gisa 2006an han egin nuen debuta, oraindik gogoatzen dut egun hori pista igotzeko eskailera horiek”. Horregatik bere asmoa da “antzeko zeozer bizi, gozatzea eta garaipena eskaintzea gu babestera etorriko den jendeari”.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileal taldea “lehiatzeko gogotsu” ikusten du, Menéndez eta Arrojeria kapitainek adierazita bezala. “Sei lagunarteko jokatu ditugu baina ofizialki lehiatzeko irrikan gaude, berriek urduriago daude baina normala da” dio. “Gipuzkoan gaude, Eibar leku zoragarria da eta Rocasa talde onenen aurka baldin bada, hobe”. Kanariarrek, Ligako txapeldunak, Txapeldunen ligako atarikoari ekingo diote irailaren 7 eta 8an Txekian.
Imanol Álvarezek uste du Ipuruan “aurredenboraldi ona burutu duten bi taldeak elkarrek aurka arituko gar”, halere “ikusi behar dugu ea nola iristen garen eta nola ekingo diogun partidari”. Entrenatzailea kapitainekin bat dator berrestsis defentsa “erabakiorra izango da, irabazi edo galtzeko koxka, defendatuz gero korrika egiteko aukera ematen digu eta lasaitasuna erasoan joku geldoan”. Bere ustez, taldeak “jokalari berriekin irabazi du defentsan”. “Bizkar hezurra bazegoen eta berriak ondo moldatu dira” gaineratu du.
Halere, “taldeak eman lezakeen maila ikusteko irrikan nago, defentsan talde indartsu gara eta erasoan oraindik denbora falta zaigu”. Eta Eibarrren baliabide gehiago izango ditu, izan ere, “baikor” da eta Sara Gil, Manuela Pizzo eta Emma Boada bertan izango direla uste du. Arruda atezainaren inguruan “ea eserlekuan egoterik duen” adierazu du.
Aurten Superkoparen XX. edizioa jokatuko da, gipuzkoarrek hamargarren finala biziko dutelarik. Presioaz galdetutak, Imanol Álvarezek azpimarratu du “Bera Berak beti izango du irabazteko obligazioa, zorioneko obligazioa eta presioa”. “Finala jokatzen duzuneaan, irabaztera jokatu behar da beti”.