SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldia zazpi partida 17 egunetan itxi du, garaipen guztiak lortuta, garai hauetan emaitzek garrantzi gutxi izan badute ere. Partida exijenteak izan direla berretsi zuten atzo kapitainek, izan ere, Frantziako elitera igo berri den Merignac Handball birritan ikusi dute, eta ligako aurkari: Zubileta Evolution Zuazo, Aula Alimentos Valladolid eta Liberbank Gijón.
Frogak egiteaz gain, Imanol Álvarezek minutuak banatu ditu. Arrojeria eta Arderius central moduan aritu dira, nahiz eta une batzuetan elkarrekin ere aritu; Cesáreo eta Terés pibotean, Sara Gil –azkena ez zuen jokatu- eta Mirene Moreno bezala eta Etxeberria eta Cardoso, hauek Izaro Mujikaren laguntzarekin. Menéndez, Fernandes eta Ainhoa Etxeberria lehenengo lerroan, Manuela Pizzo hiru partidetan. Merche Castellanosek minutu asko eman ditu atepean, nahiz eta hiru partidetan Castilloren laguntza izan minutu batzuetan. Evelyn Briones taldearekin entrenatu da eta bi lagunarteko jokatu ditu. Lesionaturik daudenak, Renata Arruda eta Emma Boadak guztiak ikusi dituzte baina oraindik ez dute debuta egiteko aukera eta O’Mullonyk errekuperazioa izan du hizpide.
SUPER AMARA Bera Berak 187 gol egin ditu, bataz beste 31 gol baino gehiago eta 23 gol baino gutxiago jaso. Maila bereko taldeak hizpide hartuta, bataz beste 29,2 gol sartu ditu eta 23,8 kontra.
Golegileak: Elisabet Cesáreok 30 gol; Sara Gilek, 29; Cardosok, 25, Morenok eta Arrojeriak, 13; Menéndezek eta Fernandesek, 12; Etxeberriak eta Terések, 11; Arderiusek eta Pizzok, 10; Ainhoa Etxeberriak, 6; Izaro Mujikak, 4 eta Evelyn Briones, bat.
Datuaz haratago, taldea baikor da lagunartekoek utzitako sentsazioak medio eta jokalari berrien moldatze maila altua delako, Cesáreo, Fernandes edo Pizzo. Era berean, Zilarrezko mailatik etorritako Mirene Moreno eta Ainhoa Etxeberria gazteak abiadurari ondo egokitu dira eta biek Summer BAG bikaina jokatu dute asteburuan.