Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako kapitain Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak Eibarren abuztuaren 31n (18,15etan) ospatuko den Superkopa Rocasa Gran Canariarekin “jokatzeko irrikan gaude” onartu dute.

SUPER AMARA Bera Berak uztailaren 29an ekin zion prestakutzari eta lau aste eta sei lagunarteko osatu dituzte. “Azken astera iritsi gara, emaitza onak izan ditugu jokaturiko lagunartekoetan, exijenteak izan direnak –sei garaipen- eta pena izan da plantilla osoa ez izatea” adierazi du Arrojeriak, ez duena zalantzarik izan esateko “gure aurpegirik onena eman beharko dugu Rocasa gainditzeko”.

Menéndez bat zetorren Usurbilko zentralarekin. “kalitate handiko lagunartekoak izan ditugu, Merignac edo Summer BAG bezala” –azaldu du zarauztarrak-. “Erritmo hartze eta estutzea dakartze eta aurrendenboraldiari ekiteko mesede egiten digu Superkopa jokatzeak” adierazi du.

Eibarren jokatzeaz galdetuta, biek eskertu dute ekimena. “Etxean bezala jokatuko dugu, badakigu Eibarren eskubaloiak zale ugari duela eta afizioa gure alde egongo dela. Bide batez Eibar Eskubaloia taldeari eskertu nahi diogu egindako ahalegina”.

Aurpegi berrien inguruan, Menéndezek komentatu du “badakite Bera Berara etorri direla eta joku estiloa finkaturik dagoela baina bertutekin gure estiloari ekarpena egingo diote”.

Kapitainek presioa sentitzen dutela onartu badute ere, “positibotzat” jo dute. “Tituluak irabaztea motibatzeko modukoa da” dio Menéndezek, Arrojeriak azaldu du  “azken urteak onak izan dira, urtero zedozer irabazi dugu”. Eta gaineratu du “presioarekin jokatzen jakin izan dugu, topera egotea exijitzen digu, horretarako taldea dugulako baina gure kaltera izan gabe ona da egotea erlaxatzen ez gaitezen”.

Finalaren gakoaz, “partida guztietan bezala, defentsan eta gure abiadura aprobetxatzea”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores