Summer BAG Experiencia 2019ko II Txapelketa, SUPER AMARA Bera Bera, Aula Alimentos de Valladolid eta Mecalia Atlético Guardés taldeek antolatuta, abuztuaren 23an Bidebietan eta 24ko goiza Egian jokatuko dena, Donostiako auzo honetako XXV. Edizioaren baitan, gaur aurkeztu dena Tati Garmendia bertan zela.
Summer BAG 2019 delakoak Europako kutsua du, izan ere, hiru talde EHF Cupen –SUPER AMARA Bera Bera- edo Challenge Cupen arituko dira aurten – Mecalia Atlético Guardés eta Aula Valladolid. La Calzada da gonbidatua, hortaz, Liberbank Gijón eta Guardés taldeek irekiko dute txapelketa (Bidebietan, 17etan), eta SUPER AMARA Bera Bera vs Aula Alimentos Valladolid (Bidebieta, 19etan).
Larunbatean Summer BAG Egiako txapelketarekin egingo du bat, aurten XXV. edizioa ospatzen ari dena. Hortaz, larunbatean, hilak 24, Egia 11etan hirugarren eta laugarren postua eta finala 13etan.
Erreferentziazko jokalariak
Ostiralean eta larunbatean Bidebieta eta Egian bat egingo dute eskarmentu handiko jokalari internazionalak eta emakumezkoen eskubaloiko etorkizuneko jokalariak. Frogak egiteko garaia da baina jokalari berriak ezagutzeko ere bai Guerreras Iberdrola Ligan irailaren 7tik aurrera debuta egingo dutenak. SUPER AMARA Bera Beran Bidebietan estrenaldia egingo dute Ermuko hegalari Mirene Moreno; alboko jokalari Mariane Fernandes, Manuela Pizzo eta Ainhoa Etxeberria oiartzuarrak eta Eli Cesáreo pibotea. Zain daude, Emma Boada eta María Prieto O’Mullony.
Bestetik, Aula Alimentos Valladolidek Elba Álvarez Zamorako albokoa eta hegalari kataluniarra Sara Molés aurkeztuko ditu eta baita ere Agustina López eta Iara Grosso, Rincón Fertilidad Málagatik etorrita.
Patricia Limak arreta piztuko du, Mecalia Atlético Guardések fitxatu duen Portugaleko zentrala, Sandra Santiago bezala. Ezagunagoak dira Estefania Descalzo eta Mazza argentinarra, Canyamelar Valenciatik.
Liberbank Gijón da gehien indartu den taldeenetarikoa, bizkarezurra mantentzeaz gain, Ligan eskarmentua duten Cacheda zentrala eta Marta Méndez fitxatu dute, Frantziatik Nerea Nieto ekarri eta Natalia Montilla eta Laura Rivas hegalekoak ere bai.
SUPER AMARA Bera Berak iaz A Guardan lortutako txapelketa berretsi nahi du. Lau garaipenekin iritsiko da: Frantziako Merignac taldearen aurka (23-26 eta 29-31), Atlántico Auto Gomas Pereda (17-41) eta HGB Prosetecnisa Zuazo (36-25). Taldeak uste du Summer BAG txapelketarekin aurredenboraldia osatuko duela Superkopara ahalik eta ondoen iritsi aldera, Eibarren Abuztuaren 31n Ligako txapeldun Rocasa Gran Canaria taldearen aurka.