Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera eta HGB Prosetecnisa Zuazo taldeek Guerreras Iberdrola 2019-20 Ligan hiru astera Bidebietan egingo duten debuta hizpide abuztuko ohiko lagunartekoari ekingo diote larunbatean, abuztuak 17, Orioko Karela kiroldegian 12etan.

Sortu berri den Orioko Eragin Eskubaloi klubak antolatuta, hirugarren lagunartekoa izango da gipuzkoarrentzat eta bigarrrena bizkaitarrentzat.

SUPER AMARA Bera Berak O’Mullony, Arruda eta Boada –zuntz txikia du – jokakarien baja ditu, hortaz, Oriorako lehen taldeko 13 jokalari prest ditu eta bizpahiru gazte. Zortzi egunetan lau partida jokatuko ditu, arestian aipaturikoaz gain, asteartean Burdeosen Merignac taldeari egingo dio bisita eta abuztuaren 23 eta 24n Summer BAG 2019 txapelketari ekingo dio, ostiralean Bidebietan 19etan Aula Alimentos Valladolid hartuz.

HGB Prosetecnisa Zuazo da nobedade gutxien izango duen taldea. Mada Fernández zentrala Morvedretik fitxatu du, Tenerifen aritutako Ariadna González atezaina, Maider Barros gipuzkoarra igo du eta hasieratik Amaia González de Garibay internazionala taldea izango da, iazko denboraldian izandako lesio larria gainditu ostean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores