Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak bigarren lagunartekoa osatu du gaur Santander hiriko IV. Txapelketa irabaziz Numancia kiroldegian Atlántico Auto Gomas Pereda (17-41) aise gaindituta.

Jokuaren abiadura, kontraerasoa eta prestakuntzan aurreratuagoak arlo erabakiorrak izan dira hasieratik gipuzkoarren nagusitasuna adieraztako, batez ere Sara Gil kontraeraoan (7’: 1-6) Castellanosek ondo ikusi duena.

Partida hauek ezin hobeak dira frogak egiteko eta SUPER AMARA Bera Berak 5-1 defentsa frogatu du eta 3-2-1 ere bai. Castellanosen geldiketei esker taldeak korrika egiteko aukera izan du eta joku geldoan Cesáreok eta Menéndezek asmatu dute Sol Ceballosen aurrean, Helvetia Alcobendasen atezainan ohia, lehengo zati ona burutu duena.

Lehen zati erdian, Imanol Álvarezek talde osoa aldatu du: Arruda lesionaturik, Castillo –bigarren taldeakoa- atepean jarri da aurreneko aldiz SUPER AMARA Bera Berarekin eta bere ondoan Cardoso, Ainhoa Etxeberria, Arderius, Terés, Moreno eta Pizzo, debuta egin duelarik, defentsan nahiz erasoan gauza onak erakutsiz. Partidaren zati honetan Ermuko hegaleko Mirene Moreno izan da protagonista, modu ezberdinetako lau gol sartuz.

Bigarren zatia, hasieran taldeen nahasketa Izaro Mujika bertan zela. Castellanosen geldiketei esker kontraerasoak gauzatu dituzte Mujika, Arrojeria, Etxeberria eta Menéndez jokalariek. Ondorioz, (43’: 12-28) eta Castillo berriro atepean, oraingo honetan hobeto eta pistara Pizzo, Ainhoa Etxeberria, Gil, Menéndez eta Cesáreo.

Mujikak bigarren gola sartu du hegaletik, defentsak lanean jarraitu du markagailuari begiratu  gabe, joku geldoan Pizzok abiadura eman dio, Ainhoa Etxeberria ere estrenatu da eta jokalarien artean banatu dituzte golak.

Hortaz, jokalari berriek minutuak izan dituzte, frogak egin dira eta hurrengo lagunartekoa larunbatean izango da Orion, 12etan, HGB Prosetecnisa Zuazo taldearen aurka.  

Fitxa: Castellanos, Etxeberria (2), Menéndez (4), Arrojeria (3), Cesáreo (7, 3p), Fernandes (1p) y Gil (6) – hasierako zazpikoa- Moreno (5), Pizzo (2), Arderius, Ainhoa Etxeberria (1), Cardoso (5, 2p), Terés (3), Mujika (2) eta Castillo (o.a.).

Epaileak: San Emeterio eta Ariño (kantabriarrak)

Kanporatuak: Terés eta Ainhoa Etxeberria

Partzialak: 0-3, 1-6, 3-10, 5-14, 8-17, 10-19 –atsedenaldia- 11-22, 12-25, 12-29, 13-31, 15-37 eta 17-41

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores