Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak bihar asteazkena (19etan) Santanderreko Pabellón Numancia delakoan aurrendenboraldiko bigarren lagunartekoari helduko dio Zilarrezko Mailako Atlántico Auto Gomas Pereda taldearen aurka, Manuela Pizzo argentinarra taldera batuko delarik. 

Zilarrezko eztaiak ospatzen ari dira kantabriarrak eta Santander Hiriko IV txapelketa antolatu du. Iaz Pereda hirugarren gelditu zen B multzoan, Guerreras Iberdrola ligarako igoera fasea jokatzeko bi puntu falta izan zitzaion eta apirilean eta maiatzean Ana Barquín jokalaria izan zen Bidebietan utzita.

Prestakuntzako hirugarren astean sartu berritan, Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu zen. Baionan irabazteaz SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “garaipena baino, talde bizkorra ikusi nuen, gauzak ondo egiteko asmoz, lanean defentsan batez ere”. “Lehenengo partida izan arren, aurreneko aldiz elkarrekin zirela, gauzak ondo egiteko asmoa erakutsi zuten” komentatu du .

Aste honetan SUPER AMARA Bera Berak bi lagunarteko jokatuko dute biharkoa eta larunbatakoa (12etan) Orioko Karela kiroldegian, HGB Prosetecnisa Zuazoren aurka. “Lehiatzeko eta jokatzeko ordua iritsi da, eskertzen duguna entrenatzaileok eta jokalariek ere bai, lantzen duguna ikustea gustoko dugulako eta berriak nola moldatzen dira ere bai” adierazi du Imanol Álvarezek “aste honetan gehiago ikustea nahi nuke, defentsan aldaketaren bat eta erasoa landuagoa”.

Hurrengo astean, hiru partida. Asteartean Burdeosen (18etan) SUPER AMARA Bera Berak Merignac Handball taldeari egingo dio visita eta ostiralean eta larunbatean Summer BAG Experience 2019 ospatuko da. Donostiarrek abuztuaren 23an jokatuko dute Bidebietan 19etan Aula Alimentos Valladoliden aurka eta txapelketa Mecalia Atlético Guardés eta Liberbank Gijón taldeek irekiko dute 17etan.

Bost partida hauen ostean SUPER AMARA Bera Berak abuztuko azken astean Superkopa prestatzeko erabiliko du (Abuztuaren 31n, Eibarren). Imanol Álvarezen kezka da “jendea odo iristea”, horregatik, “gainkargak kontrolatzea da asmoa”. Bere ustez “ikusitakoaren arabera, jokalari berriak ondo moldatuko dira gure joku erara”. Zentzu honetan plantillaz galdetuta, “oreka gehiago duela uste dut”, ondorioz “oso pozik” dago “jokalari ezberdinak ditugulako, proposatu dugunari helduko diotenak eta defentsan, oinarria izanda, ondo egiteko gai izango direlako. Praktikara nola eraman ikusiko dugu” gaineratu du.

Joku Panamerikarretatik iritsi ziren Cardoso, Arruda eta Pizzo. Eskuin hegalekoak Baionan jokatu zuen eta aurten ere “iazko maila emateko asmoa dut eta titulu guztiengatik borrokatu”. Manuela Pizzo argentinarrak atzo burutu zuen lehen saioa taldearekin.  Imanol Álvarezek “ondo ikusi nuen, lehiatzeko gogokin, ondo etorriko zaiguna”. Bihar izango da nobedadea, Emma Boada koadrizepsen duen gainkarga azaleratu da goizeko saioan.

Renata Arruda, bestetik, edemarekin iritsi da. “Superkopan izango da baina lan karga gutxirekin” adierazi du entrenataileak Mariane Fernandes brasildarra ere hizpide izan duena “baliabide asko ditu, etekin handiagoa atera behar diogu, gure jokalariak ezberdinak direlako eta ondo etorriko zaio ezaugarri desberdinak dituelako”. “Horrez gain, pertsona ona da, umila, lan egiteko gogokin eta brasildarrak behin etorrita, irria atera du, jokurako ere ona izando dena” amaitu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores