SUPER AMARA Bera Berak abuztuko lehen lagunartekoa jokatu du Frantziako gorenera igo berri den Nely Carlaren Merignac taldearen aurka, 23-26 gainditu duena (8-14 atsedenaldian).
Partida ez zirudien aurreneko lagunartekoa bi taldeentzat, izan ere, garai hauetan prestaketa fisikoari lehentasuna ematen bazaio eta lehen zatian jarri duten erritmoa oso altua izan da. Donostiarrek ate aurrean gehiago asmatu dute, markagailuan tartea irekiz hasieratik.
Imanol Álvarezek Terés eta Menéndez erdian jarri ditu, Etxeberria eta Fernandes ondoan eta Arrojeria eta Sara Gil hegaletan, Castellanos atepean. Lehenengo lerroak aukerak eman ditu Fernandes brasildarrak egiteko gai dena erakutsiz, Teres pivotean aurkituz eta defentsa onari esker eta Castellanosen geldiketak medio, SUPER AMARA Bera Bera kontraerasora irten Etxeberria eta Sara Gilekin.
Álvarezek postuka eserlekua muguti du: Cesáreok Terés ordezkatu du, Ainhoa Etxeberriak Fernandes eta horren ostean Izaro Mujika, Cardoso, Moreno eta Arderius sartu ditu. Boada baja izan da eta O’Mullony, Arruda –kolpea du- eta Pizzo –iritsi berria- taldekideekin ikusi du partida.
Merignac taldeari asko kostatu zaio donostiarren defentsa gainditzea eta Nely Carla eta Nicolas jokalariak izan dira hutsuneak aurkitu dituztenak (8-14, atsedenaldian).
Bigarren zati hasiera hotzegia izan da SUPER AMARA Bera Berarentzat. Erritmoa, jakina, jaitsi da eta Merignacek aprobetxatu du E. Puleri eta Guillerme medio. Hamar minutuetan Gironde herriko taldea gol bakar batera jarri da baina Gil eta Cardosoren artean partziala itzuli dute, hau da, 14-15 tik 15-22 ra bost minutuetan pasatuz.
Imanol Álvarezek taldea mugitu du baina Merignac amaieran baino ez da gerturatu, garaipena arriskuan jarri gabe. Jokalari berrien inguruan, Fernandesek baliabideak erakutsi ditu, Cesáreok lana, Ainhoa Etxeberria eta Mirene Moreno azkar moldatu dira taldera eta gazteei dagokionez, Izaro Mujikak gola egin du hegaletik eta Brionesek frantziako defentsaren aurka borrokatu du.
Fitxa: Merignac Handball 23, SUPER AMARA Bera Bera 26
Merignac Handball 23 (8+15): Balzinc, Grollier, Radojevic, E. Pulerie (3), Desgrolard (2), Svangard (2), Guillerme (3) – hasirako zazpikoa - Alberto (3), Nicolas (5), Olivar (1), L. Pulerie (2), Dreyer (2) y Nganmogne (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 26 (14+12): Castellanos, Etxeberria (2), Menéndez, Arrojeria (2), Terés (2), Fernandes (4) eta Gil (6) –hasirako zazpikoa- Cesáreo (3, 2p), A. Etxeberria, Moreno (1), Mujika (1), Cardoso (4, 1p), Arderius (1) eta Briones.
Kanporatuak: Menéndez, Terés eta Cesáreo SUPER AMARAtik eta Guillerme eta L. Pulerie (2) Merignacetik.
Partzialak: 2-3, 2-6, 3-9, 5-11, 5-12, 8-14 –atsedenaldia- 11-15, 14-15, 15-22, 17-24, 20-25 eta 23-26