Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak froga gogorra du 2019-20 denboraldiko lehen lagunartekoan, izan ere, bihar ostirala (18etan) Merignac Handball izango du aurrean Baionako Laugan aretoan (Paul Pras kalean). Gironde herriko taldeak iaz Frantziako gorenera igotzea lortu zuen -2007-08an jaitsi zen- datorren urtean Ligue Butagaz Energie deitura hartuko duena.

Frantziako taldeen ezaugarri nagusiena da oso fisikoak direla eta jokalari indartsuak dituztela. Horrez gain, Merignac taldeak SUPER AMARA Bera Berak baino astebete lehenago ekin zion aurredenboraldiari, izan ere, abuztuaren 28an ekingo diote ligari eta gipuzkoarrak, aldiz, karga fisiko handiarekin iritsiko dira Baionara.

Bera Berako ohi jokalari Nely Carla Alberto gipuzkoarrak gidatzen du Merignac. Burdeos ondoko Gironde herriko taldeak iaz D2F txapelketa irabazi zuen hamabi jokalariekin eta zazpi aurpegi berriekin osatu du plantilla. Entrenatzailea ere aldatu du, orain Philippe Carrara da arduraduna, Narbonne taldetik etorrita eta jokalari internazionalak izan arren Nely Carla, Bruneau eta Deroin, eskarmentua nahi izan ditu fitxatu dituelako, besteak beste, Bera Beran ibilitako Wendy Obein atezaina, Chambray taldetik Radojevic zentral serbiarra (29 urte), Le Havretik Stine Svangard daniarra (34 urte) eta Holandako Sanne Van Olphen (30 urte) Toulonetik, Emma Puleri pibotea eta Laurie Puleri albokoa bezala. Azkenik, Julie Sias zentrala (22 urte) D2F ligatik dator.

Bestetik, SUPER AMARA Bera Berak Pizzo eta Arrudaren baja izango ditu –argentinarra ostiral goizean iritsiko da Donostiara eta atezainari erresonantzia egin zioten Brasilen- eta, gainkargarekin, Boada eta Arderiusen partaidetza kolokan da. Imanol Álvarezek aurrendeboraldia osatzen ari diren Evelyn Briones eta Irati Mujika gazteekin osatuko du deialdia. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores