SUPER AMARA Bera Berak plantillako faltan ziren hiru jokalariak aurkeztu ditu gaur: Emma Boada, Elisabet Cesáreo eta Mariane Fernandes, eta hiruren anbizioa agerian agertu da 2019-20 denboraldiaren atarian.
Eli Cesáreo piboteak onartu du “Bera Beran nuela pentsamoldea baina ez nuen uste hain azkar etorriko zenik”. Kataluiarrak azaldu du “Valladoliden hazteko gai nintzela ikusi nuen” eta selekzioan Imanol Álvarez eta Maitane Etxeberria ezagututa “bultzakada izan zen”. SUPER AMARA Bera Beratik “jokatzeko modua eta Europako lehiaketa” atentzioa ematen diote eta “gogo askorekin eta motibazioarekin noa beti“. Lehengo astean belaunaren errebisioa egin zuen eta “dena ondo dago” adierazi du. Onartu du ere “oso urduri egon naiz hasieran baina entrenaldietan gozatzen ari naiz”. Denboraldiko helburu gisa, ziur da “talde ona dugulako, guztiagatik borrokatu behar dugu eta gauza asko lor daiteke”.
Emma Boadak “goreneko ilusioa” du SUPER AMARA Bera Berarekin jokatzeko. “Orain arte lesioek errespetatzea nahi nuke, jokatzen gozatu eta ziur naiz asko ikasiko dudala hemen jokalari onak daudelako” aipatu du. Kataluniarrak uste du “ezin dugu mugarik jarri, ohorezko mailan eskarmentua dugu baina ere berean gazteak gara egunez egun hobetzeko”. “Ez nuen fitxatzeko zalantzarik izan” onartu du eta Sara Gilen informazioari esker “errazago izan da”. Boadak uste du “berriek ekarri dugun ilusioarekin, hemen dagoenarekin, esfortzuarekin eta lanarekin taldea osatuko dugu lehenbailehen”. Aurredenboraldiaz dio “gure hoberako lana da oraingoa” halere onartu du “kamiseta jartzeko irrikan gaude lehen partida jokatzeko”. Ostiralean izango da, Baionan (18etan) igo berri den Merignac taldearen aurka, Nely Carla Alberto bertan delarik.
Azkenik, Mariane Fernandes brasildarrak aditzera eman du “taldeari lagundu nahi diot erasoan batez ere”. Norvegiako Molde taldean urte t’erdiz aritu ondoren SUPER AMARA Bera Berarekin hitzartu aurretik Priscila Dos Santos eta Renata Arrudarekin hitz egin zuen.